Ezin izan bazinen egon, YouTubeko gure kanalean dauzkazu giltzarriak
Hona hemen
parte hartzeko
bost arrazoi:
- Lehen eskutik ezagutuko dituzu Txilek ingurumen-erronken arloan dituen premiak.
- Bazkideak eta bezeroak aurkituko dituzu.
- Informazioa lortuko duzu lankidetzarako laguntzei eta finantzaketari buruz.
- Harreman komertzialak sendotuko dituzu oso ahalegin txikia eginda.
- Beste ikuspegi batzuk aztertuko dituzu eta zure ikuspegia aberastuko duzu.
Horregatik, topaketa hau
zeuretzat da
ETE bat bazara eta iruditzen bazaizu lankidetza dela industriak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko konponbideak eskaintzeko bidea.
Ezagutu nahi badituzu Txileko eskualde
eta herri garrantzitsuenetako
batzuen premiak.
Eta goi-mailako kontaktuak sortu nahi
badituzu instituzio nahiz enpresekin.
Berraktibatu nahi badituzu Txileko merkatuan lehendik zenituen kontaktuak.
Aurkitu nahi badituzu antzeko proiektuak dituzten enpresak eta antolakundeak.
Edo parte hartu nahi baduzu zure estrategia komertziala indartuko duen topaketa batean, erraz eta kosturik gabe.
Inpaktua dugu Txilen,
bere erronka handietan
lan eginez.
Euskal industriok geure ezagutza partekatzen dugu erantzuna emateko
Txilek datozen urteetan izango dituen ingurumen-erronka handiei.
Zein erronka?
Klima Aldaketa
Klima aldaketa mundu mailako erronka bat da, maila lokaletik ere borrokatu daitekeena neurri txikiak hartuz arazoa arintzeko eta egoera berrietara egokitzeko. Gero eta erakunde gehiago ari dira konprometitzen Klima Aldaketaren aurkako borrokarekin, euren produkzio-jarduerak kontrolatuz eta zerbitzu espezializatu eta berritzaileak eskainiz hirugarren batzuei.
Ingurumenaren Kalitatea
Ingurumenaren kalitatea zaintzeko ezinbestekoa dugu gure ingurumen-inpaktua gutxitzea uretan, lurzoruetan, airean, bioaniztasunean, eta abarretan, ahalegina eginez gizakiaren eta industriaren jarduerek naturan izan ditzaketen ondorioak prebenitu, zuzendu eta konpontzeko
Ekonomia Zirkularra
Sektore guztietan eragina daukan eredu ekonomiko bat, zeinetan ingurumenaren industria den elementu giltzarria. Ekoindustriak aktiboki lan egiten du ekodiseinua garatzen, produktu eta prozesuek sortzen dituzten inpaktuak gutxitzen, produktuen iraunkortasuna luzatzen eta produktuak birmanufakturatzen eta, azkenik, hondakinak birziklatu eta balorizatzen.
Honelakoa da Aclima Global,
ingurumen-industrien
erreferentziazko topaketa
Webinar-ak • B2B topaketak • Nazioarteko hizlariak • Eztabaida-mahaiak
Webinar saioak, non Txileko instituzio, enpresa nahiz erakundeetako ordezkariek Txileko erronkak eta desafioak aurkeztuko baitituzte. Han izango dira baita ere ingurumen arloko euskal erakunde garrantzitsuetako ordezkariak.
Gainera, enpresek posible izango dute B2B bilerak egitea hala hizlariekin nola bertaratuekin, eta bilera-agenda interesgarri bat osatu ahal izango dute.
Helburua sinplea da: elkarrekin konektatzea nazioarteko enpresa, erakunde eta instituzioak, elkar-lanean ari daitezen ingurumen arloan, gizarte jasangarriagoak sortzeko, ezagutza transferituz eta ekimen publiko-pribatuetan kolaboratuz.
II. Aclima Global Topaketako
webinar-ak
Hauek dira nazioarteko
adituak
B2B topaketak, gakoa
B2b topaketen gune honetan parte hartzeko eskatu baduzu, mezu elektroniko bat jasoko duzu hitzorduen plataforman sartzeko eta zure agenda egiten hasteko, zure topaketa birtuala norekin egin nahi duzun aukeratuta. Jaso ez baduzu, idatz iezaguzu ekitaldiaren harremanetarako postontziaren bidez, eta berriro helaraziko dizugu.
Gogoratu amaitu dela matching profesional honetan parte hartzeko epea, eta ez baduzu eskatu ezin zaitugu sartu. Orain gaineratzeak kalte egingo lieke garaiz eskatu duten gainerakoei. Uler gaitzazu!
Izan zinen
aurreko edizioan?
73 enpresa • 132 bilera • 20 bisita euskal enpresa eta instituzioetara
Lehenengo Aclima Global topaketan ikusi genuen bazeudela gure enpresarentzako negozio aukerak lehen ezagutzen ez genuen merkatu batean".
Ainhoa Lete • Bunt Planet
Testuinguru aproposena beste modu batera egingo ez genituen kontaktuak egiteko eta ezagutuko ez genituen esperientziak ezagutzeko".
Rubén Carnero • IK-Ingeniería
Sortu genituen harremanei esker sartu gara merkatu berrietara eta hainbat proiektu garatu ditugu merkatu horietan".
Xabier Muro • Eko3R
Bi bazkide eta misio
komertzial bat
Aclima, Basque Enviroment Cluster eta Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentzia bazkide estrategikoak dira ingurumen arloko nazioarteko proiektu batean.
Aclima da Euskadiko industria ekologikoa eta ingurumen zerbitzuak biltzen dituen erreferentziazko antolakundea. 25 urtetik gorako bere ibilbideari esker, ikuspegi pribilejiatua du sektorean negozioak egiteko eta lankidetzarako aukerak detektatzeko. Horregatik egin du apustu Txileren alde.
Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak beharrezko palanka guztiak aktibatzen ditu kontaktuak benetako akordio bihurtzeko. Euskal industria babesten du nazioartekotze-prozesuko fase guztietan: merkatuari buruzko ezagutza espezifikoa, legeria, tramiteak, sektoreari buruzko informazio garrantzitsua, e.a.
Bi bazkide, ingurumen arloko ETEen nazioartekotzea errazteko. Izan ere, euskal industria erreferentziazkoa da ingurumen arloan, arrakastaz gainditzen jakin duelako bere iragan industrialak utzitako herentzia konplikatua, eta orain asko daukalako esateko.
Pentsaera jasangarria duten enpresek ezin dute huts egin ekitaldi hau. Eman izena.
Entitate laguntzaileak
II. Aclima Global Topaketa
Ingurumen arloko erronkak Txilen
AZAROAK 24 – 25 • ONLINE
Eta zalantzaren bat baduzu,
jarri harremanetan gurekin
Azkar erantzungo dizugu, badakigulako zein
azkar hartu behar dituzun zuk ere erabakiak.