Bilatu ekitaldia

BDIH Konexio – Informazio-saioa


2022ko irailaren 23an 10:00etatik 11:30etara

BDIH KONEXIO programaren 2022 deialdiari buruz ospatuko den webinarrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Programa honen helburua euskal industriari laguntzak ematea da, Basque Digital Innovation Hub eta Europako DIHetan teknologia digital eta iraunkorrekin saiakuntzak egiteko.

Zein da helburua?

Webinar honetan, BDIH KONEXIO programan parte hartzeak eskaintzen dituen abantailak eta parte hartzeko xehetasun guztiak aurkeztuko dira. Gainera, BDIHa osatzen duten nodo bakoitzeko arduradunek hauen ezaugarriak azalduko dizkizute, baita enpresen eta BDIHren arteko lankidetzari esker lortutako onurak ere.

Eguneko agenda

  • 10:00 – BDIH aurkezpena (Susana Larrea SPRI)
  • 10:15 – BDIHko Guneen aurkezpena (Nodoen Koordinatzaileak)
    • Robotika Malgua | Karmele Florentino, TECNALIA
    • Fabrikazio Gehigarria | María San Sebastián, LORTEK
    • Zibersegurtasuna | Iratxe Martin, BCSC (Basque Cyber Security Center)
    • Material berriak | Iñaki Yarza, CEIT
    • Artezketa Digitala | Rafael Lizarralde, IDEKO
    • Elektrizitate-sare digitalak | José Ignacio Hormaeche, CLUSTER DE ENERGÍA
    • Mediku-gailuak eta Osasun Digitala | Sabino Azkarate, TEKNIKER
  • 10:45 –BDIH Konexio 2022 Programaren aurkezpena (Susana Larrea SPRI)
  • 11:00 – Galderak eta erantzunak
  • 11:15 – Amaiera

Norentzat da?

Egoitza Euskadin duten eta BDIH KONEXIO programan parte hartuz beren balio-katean teknologia berriak sartu nahi dituzten manufaktura-enpresa industrialentzat da webinar hau.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024