Bilatu ekitaldia

Deep Dive BDIH – Irtenbide arrakastatsuak fabrikazio gehigarri metalikoko teknologietan dimentsio handiko osagaiak fabrikatzeko eta konpontzeko


2022ko irailaren 30an 09:00etatik 14:30etara

Deep Dive Fabrikazio Gehigarria – 1.saioa

 Saio honetan dimentsio handiko osagaiak fabrikatzeko eta konpontzeko fabrikazio gehigarri metalikoko teknologietan irtenbide arrakastatsuak garatzera bideratutako gunearen aktiboak ezagutaraziko dira.

Zuretzako aukera

Deep Dive hau euskal enpresa industrialen gerentei, I+Gko arduradunei, kalitate-arduradunei eta ekoizpen-arduradunei zuzenduta dago, honako hau bilatzen ari direnak:

  • Ekoizpen-bolumenak hobetzea
  • Bere prozesu edo produktuei funtzionalitate eta gaitasun berriak gehitzea.
  • Bezeroek eta kideek eskatutako geometria konplexuekin objektuak fabrikatzea
  • Fabrikazioaren/prototipatuaren abiadura handitzea eta kostua murriztea

Saio hau bereziki interesatzen zaizu baldin eta:

  • Dimentsio handiko osagaiak fabrikatzeko eta konpontzeko fabrikazio gehigarri metalikoko teknologien soluzioak ezagutzea
  • Fabrikazio gehigarriko teknologia berriak erabiltzea, hala nola DED, LMD eta WAAM
  • Fabrikazio gehigarri metalikoaren balio-kateko prozesuetan trebatzea, bai materialetan, bai eta diseinuan, fabrikazioan, prozesu ostekoetan eta ikuskapenean ere.

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Tamaina handiko osagaiak hautsaren jalkitze bidez eraikitzeko zelda robotikoa

Zelula. Zentro lehiakorra deposizio tasa altuko fabrikazio gehigarrian oinarritua, hauts eta haria erabiliz (LMD eta WAAM)

Fabrikazio gehigarrirako eta prozesatu-ondorenerako funtzio anitzeko laser zelula

Laser laborategia fabrikazio gehigarrirako soluzioak aztertzeko eta garatzeko

Osagai metalikoak WAAM bidez fabrikatzeko makina

Askotariko prozesuetarako zentro hibridoa (mekanizazioa + LMD), 5 ardatzekoa: ZVH Add+process

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
BDIH-ren eta SPRI-ren laguntza-programaren aurkezpena

SPRI

9:15
BDIH-ren eta SPRI-ren laguntza-programaren aurkezpena

TEKNIKER

9:45
BDIH-ren eta SPRI-ren laguntza-programaren aurkezpena

LORTEK

10:15
DED-laser hautsa prozesua: hautsa fabrikatzen denetik prozesatu ondoraino

CEIT

10:45
Kaferako etenaldia

11:15
DED Laser hari teknologia, MELTIO soluzio multi-laserra, heldutasun teknologikoa eta aplikazio potentzialak

IDEKO

11:45
A-pillar WAAM bitartez: Birdiseinua, deposizio-estrategiak eta distortsioen simulazioa

LORTEK

12:15
WAAM fabrikazio gehigarri metalikoa: birdiseinutik piezaren fabrikazio arte

TECNALIA

12:45
Aurkeztutako geometria monitorizatzeko eta kontrolatzeko sistema eta makina hibrido batean LMD bidez piezak fabrikatzeko aplikazioak

TECNALIA

13:15
Aldebiko bilerak Enpresak- BDIH Fabrikazio Gehigarriko agenteak

14:00
Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroa (CFAA)- Aktiboak bisitatzea

14:30
Jardunaldiaren amaiera

Tokia
Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica (CFAA) , Zamudio (Bizkaia)

Centro de Fabricación Avanzada Aeronáutica (CFAA)
Polígono Parque Tecnológico, 202, 48170 Zamudio, Vizcaya, España



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024