Bilatu ekitaldia

Deep Dive BDIH – Material Aurreratuak – Material konposatuak fabrikatzeko eta simulatzeko prozesuak (konpositeak)


2022ko urriaren 6an 09:00etatik 15:00etara

Material konposatuak fabrikatzeko eta simulatzeko prozesuak (konpositeak)

Material aurreratuen Deep Dive-aren  Saioan honako hau aztertuko da: Konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berriak, ekoizpen handiko ijezketan eta ontze ultramoreetan oinarrituak; konpositeetarako prototipo-moldeak 3D inprimaketaren bidez nola fabrikatzen diren: moldeen eta prozesuaren teknologia eta adibide praktikoak; Aeronautikaren sektoreko egiturazko piezak garatzea konposite polimerikoen eta automobilaren sektoreko prozesuen bidez; eta azkenik, Erretxina birziklagarrietan oinarritutako konpositeen belaunaldi berria. Deep Dive honetan Gaiker-enak instalazioak bisitatuko dira Zamudion. Bertan, aktiboen erakustaldiak ikusi ahal izango dituzu denbora errealean.

Saio hau bereziki interesatzen zaizu honako hau bilatzen baduzu:

  • Muntaietan metalezko zatiak material konposatuekin egindako beste batzuekin ordezteak berez dakarren erronkari heltzea (eta, ondorioz, arintzea)
  • Zure muntaketa-lerroetan horrelako materialak prozesatzeko soluzio automatizatuak hartzea

Zuretzako aukera

Deep Dive hau euskal enpresa industrialen gerentei, I+Gko arduradunei, kalitate-arduradunei eta ekoizpen-arduradunei zuzenduta dago, eta honako hauek bilatzen ari direnak:

  • Egungo materialen prestazioak hobetzea, gero eta zorrotzagoak diren zerbitzu-ekintzen aurrean
  • Material berriak erabiltzea lotutako ekoizpen-prozesuekin
  • Diseinuko eta fabrikazioko estrategia berrietara egokitutako material fidagarrienak eta moldakorrenak lotzeko metodoak
  • Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
  • Produktuen kostua murriztea, haien ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
  • Materialen balio-bizitza luzatzen eta birziklagarritasuna zehazten laguntzen duten zerbitzuak

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Plastiko eta Konpositeen Fabrikazio Unitatea
UV bidezko lehorketako konpositeen fabrikazioan ikertzeko zelula
Material konposatuen (konposite) fabrikazio- eta simulazio-prozesuen laborategia

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
Jardunaldiaren hasiera

9:15
BDIH-ren eta laguntza-programaren aurkezpena

SPRI

9:45
Konpositeak fabrikatzeko prozesu automatizatu berriak, ekoizpen handiko ijezketan eta ontze ultramoreetan oinarrituak

Idekoko gunearen aktiboen aurkezpena - (Francisco Javier Vallejo, Ideko)

10:30
Aeronautikaren sektoreko egiturazko piezak garatzea konposite polimerikoen eta automobilaren sektoreko prozesuen bidez

Leartiker nodoaren instalazioak eta aktiboak bisitatzea (Jose Javier Egurrola, Leartiker)

11:15
Kafea

11:45
Erretxina birziklagarrietan oinarritutako konpositeen belaunaldi berria

Koldo Gondra, Gaiker

12:15
Prestazio handiko konposite termoplastikoak garatzea, birziklatutako karbono-zuntzarekin indartuta

Cristina Elizetxea, TECNALIA.

12:45
Gaikerko Nodoaren instalazioak eta aktiboak bisitatzea

13:10
Bilerak enpresekin eta networking bazkaria

14:00
Jardunaldiaren amaiera

Tokia
Errenteria (Tknika) eta Zamudio (Gaiker), Zamudio (Bizkaia)

Errenteria (Tknika) eta Zamudio (Gaiker)
Edificio 202 - Parque Tecnlógico de Zamudio (Gaiker)



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2022