Bilatu ekitaldia

Deep Dive BDIH- Mediku-gailuak eta Osasun Digitala – Diagnostiko eta Mediku-gailu berrien garapen


2022ko uztailaren 7an 09:00etatik 14:30etara

Deep Dive BDIH Mediku-gailuak eta Osasun Digitala

Zuretzako aukera

Saio hau Mediku-gailuak eta Osasun Digitaleko gunea eta bere aktiboek eskaintzen dituzten aukerak sakonki ezagutu nahi dituzten euskal enpresei  zuzenduta dago. Zure enpresak zerikusia badu diagnostikoarekin lotutako produktuekin eta zerbitzuekin, hala nola probak egitearekin, «Cloud » aplikazioen garapenarekin, irudi biomedikoen analisiarekin edo ebaluazio aurreklinikoarekin, Deep Dive honetan aurkituko duzu gunea koordinatzen duten adituen erakustaldiak denbora errealean ikusteko aukera, erabilera-kasuak eta aholkularitza.

Gainera, gunearen gaitasun gehigarriak aurkeztuko dira, biomaterialen garapenean mediku-gailuak garatzeko.

Ezagutu aktiboak

Biomarkatzaileak Identifikatzeko Plataforma

Pre-compliance testing lab

Bio/nanomaterialekin ekoiztutako gailu medikuen fabrikaziorako laborategia

Biosentsoreak eta in vitro diagnostiko plataformak

Biomaterialak eta gailu medikoak ebaluatzeko laborategia

Biomedikuntza Laborategia

Tokia
Tecnaliako instalazioak, Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa)

Tecnaliako instalazioak
Tecnalia, Mikeletegi Pasealekua, 2

Ekitaldirako harpidetu


Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024