Deep Dive Zibersegurtasuna – 4. saioa
Zibersegurtasunari buruzko Deep Dive jardunaldien hirugarren saioan, industria-osagaien zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak sakonki ezagutuko dira, arau-esparrua eta produktuen ziurtapena azpimarratuz
Zuretzako aukera
Saioa, nagusiki, beren produktua garatzen duten enpresei zuzenduta dago (gailu txertatuak, kontrol-sistemak, software-aplikazioak, plataforma digitalak), eta aukera ematen du test-plan pertsonalizatua osatzeko, zibersegurtasun industrialeko araudi nagusien betetze-maila ebaluatzeko.
Jardunaldi honek aukera emango dizu:
- Ikerlaneko zibersegurtasun-laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak aztertzeko
- Nodoko 4.0 soluzioak aplikatzeko erakustaldi praktikoak eta erabilera-kasuak ikusteko
Ezagutu aktiboak eta ekipoak
Laborategi honek ekipamendu espezializatua eta osagai industrialetara erabat bideratutako test-estrategiak ditu, ohiko test-metodologiak osatzen dituztenak, produktuaren ezaugarrien araberako test-tipologia espezifikoekin (komunikazio-sendotasunaren testa, fuzzing-a, inplementazio-testa, alboko kanalaren analisia, falten injekzioa, zibersegurtasun funtzionalaren testa, etab.). Laborategiko ebaluazio baten bidez, ziurtapen-prozesu hipotetiko bati ekiteko beharrezkoak diren ebidentziak sor daitezke, adibidez, IEC-62443-4 araudiarekin.
Produktuaren zibersegurtasunaren ebaluazio laborategia
Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.
Egitaraua
Programa
Jose Luis Montero
David González
Aitor Urbieta
David González
Salvador Trujillo
Moderatzailea: Salvador Trujillo
BDIH Konexio