Bilatu ekitaldia

Deep Dive BDIH – Zibersegurtasuna – Osagai industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia


2022ko uztailaren 14an 09:00etatik 13:30etara

Deep Dive Zibersegurtasuna – 4. saioa

Zibersegurtasunari buruzko Deep Dive jardunaldien hirugarren saioan, industria-osagaien zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak sakonki ezagutuko dira, arau-esparrua eta produktuen ziurtapena azpimarratuz

Zuretzako aukera

Saioa, nagusiki, beren produktua garatzen duten enpresei zuzenduta dago (gailu txertatuak, kontrol-sistemak, software-aplikazioak, plataforma digitalak), eta aukera ematen du test-plan pertsonalizatua osatzeko, zibersegurtasun industrialeko araudi nagusien betetze-maila ebaluatzeko.

Jardunaldi honek aukera emango dizu:

  • Ikerlaneko zibersegurtasun-laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak aztertzeko
  • Nodoko 4.0 soluzioak aplikatzeko erakustaldi praktikoak eta erabilera-kasuak ikusteko

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Laborategi honek ekipamendu espezializatua eta osagai industrialetara erabat bideratutako test-estrategiak ditu, ohiko test-metodologiak osatzen dituztenak, produktuaren ezaugarrien araberako test-tipologia espezifikoekin (komunikazio-sendotasunaren testa, fuzzing-a, inplementazio-testa, alboko kanalaren analisia, falten injekzioa, zibersegurtasun funtzionalaren testa, etab.). Laborategiko ebaluazio baten bidez, ziurtapen-prozesu hipotetiko bati ekiteko beharrezkoak diren ebidentziak sor daitezke, adibidez, IEC-62443-4 araudiarekin.

Produktuaren zibersegurtasunaren ebaluazio laborategia

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
Harrera eta erregistroa

9:10
Zibersegurtasunaren ebaluazio laborategia: Industria-osagaiak eta arau-esparrua

Jose Luis Montero

9:20
Gailu elektronikoen laborategiko ebaluazio-zerbitzuak

David González

09:40
IoT gailuetarako plataforma digitalaren laborategiko ebaluazio-zerbitzuak

Aitor Urbieta

9:50
Arrakasta kasuak (BDIH Konexio 2020/21 proiektuak)

David González

10:20
Kafea hartzeko etenaldia

10:40
Laborategiko saiakuntzak egiaztatzeko ekimena (IEC 62443)Laborategiko saiakuntzak egiaztatzeko ekimena (IEC 62443)

Salvador Trujillo

10:45
Enpresen panela: zibersegurtasun-beharrak industrian

Moderatzailea: Salvador Trujillo

11:15
Laguntza-programaren aurkezpena

BDIH Konexio

12:00
Ekipamendua eta erakustaldiak bisitatzea

13:00
Bazkaria (Food Truck), Aldebiko bilerak, erabilera-kasuen azterketa

14:00
Jardunaldiaren amaiera

Tokia
IKERLANaren egoitza nagusia , Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa)

IKERLANaren egoitza nagusia
Arizmendiarrieta, 2



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024