Bilatu ekitaldia

Deep Dive industria 4.0 Jardunaldien Aurkezpena – BDIH Online Saioa


2020ko irailaren 3an 10:00etatik 11:30etara

Basque Digital Innovation Hub-ek (BDIH), SPRI Taldearen eskutik, Industria 4.0 Deep Dive-ak aurkeztu nahi dizkio euskal manufaktura-industriari, ekoizpen-teknologia digital eta jasangarrietan murgiltzeko jardunaldiak.

BDIH-a, 6 nodo teknologikotan – Robotika malgua, Fabrikazio gehigarria, Zibersegurtasuna, Material aurreratuak, Makina adimendu eta konektatuak eta Data driven solutions – antolatutako aktiboen eta zerbitzuen sare konektatua da, enpresei eraldaketa digital jasangarria lortzen laguntzen dutenak. Basque Industry 4.0 estrategiaren esparruaren barnean sortua. ZTBESko 21 agentek osatzen dute, eta 100 aktibo baino gehiago ditu (ekipoak, laborategiak, instalazio pilotuak) euskal ETEen eskura, teknologia digital jasangarriak prestatu, ikertu, probatu eta baliozkotzeko erabil daitezkeenak.

Deep Dive-ak, nodoen teknologietan eta euren aktiboek dituzten gaitasunetan murgiltzeko oso maila teknikoko jardunaldiak dira, nodo bakoitzeko kideen langile seniorrek zuzendutakoak.
Jardunaldi hauen ezaugarri nagusiak, euren praktikotasuna, proaktiboatasuna eta interaktibotasuna dira, guztiek egitura komuna jarraitzen dute, eta bertaratutakoei aukera ematen diete bertatik bertara 4.0 teknologiek nola lagun dezaketen beren enpresetan prozesuak eta produktuak hobetzen egiaztatzeko, adituak aktiboekin zuzenean lan egiten ikusteko aukera emanez. Haien beharrak nodoetako adituekin partekatzeko aukera ere izango dute, baita aktibo horiek beren prosezu produktiboetan erabili dituzten beste enpresa batzuen erabilera errealen lekuko izateko.

Bizi izandako hilabete ezohiko hauen ondoren, eta pandemiak guztiontzat ahalik eta eragin txikiena izan duelakoan, Deep Dive Jardunaldiak programatu dira jada. 2020ko irailaren 3an, webinar bat egingo da goizeko 10: 00etatik 11: 30era, eta bertan, SPRIko kideek eta BDIHko 5 nodoetako koordinatzaileek Deep Dive-en edukia aurkeztuko dute. Jardunaldiak 2020ko irailaren eta urriaren artean egingo dira, Euskadiko hainbat lekutan.

Deep Dive bakoitza hainbat jardunaldi tematikotan banatzen da, eta horietan, manufaktura-industriek teknologia digital eta jasangarriak beren prosezuetan txertatzerako orduan dituzten erronka nagusietarako aplikazio eta irtenbide teknologiko nagusiak jorratuko dira. Horrela, jardunaldi horietako bakoitzean, gai zehatz bat jorratuko da, BDIHk gai horri heltzeko euskal ETEen eskura jartzen dituen aktibo nagusiak erakusteko, eta saioak ahalik eta pertsonalizatuenak eta parte-hartzaileen behar berezietara egokituenak izan daitezen. Horri esker, parte-hartzaileek nahi adina Deep Dive jardunalditara joan ahal izango da, 4.0 teknologia desberdinek euren enpresetako prozesuak eta produktuak hobetzeko nola lagun dezaketen ezagutu ahal izateko eta baita teknologien eta irtenbideen ezagutza sakonarekin amaitu dezaten.

Jarraian, Deep Dive jardunaldien datak aurkezten dira, dagozkien nodo, koordinatzaile eta gaiekin batera:

Ekitaldian izena eman duten guztiek, erregistratu diren helbidean posta elektroniko bat jasoko dute online saioari buruzko xehetasun gehiagorekin, baita esteka bat ere ekitaldiaren unean konektatzeko.

Ekitaldia grabatu eta ondoren SPRI Taldearen sare sozialetan argitaratuko da.

Egitaraua

10:00
Ongietorria eta testuingurua - BDIHren Idazkaritza Teknikoa

10:05
¿Zer dira BDIH-a eta bere nodoak? – SPRI

10:20
¿Zergatik antolatu Deep Dive Jardunaldiak? - BDIHren Idazkaritza Teknikoa

10:25
Deep Dive Jardunaldi bakoitzaren aurkezpena:

1. Robotika Malgua Deep Dive-a - Damien Sallé, Tecnalia-ko fabrikazio aurreraturako robotikako negozio eta estrategia teknologikoen arduraduna.

Helburua: Fabrikazio-prozesuen aldaketetara azkar egokitzen diren soluzio malguak dituzten prozesuak automatizatzea ahalbidetzen duten teknologiak nola txertatu erakutsi.

2. Fabrikazio Gehigarria Deep Dive-a - César Pérez, Lortek-eko Teknologiako Zuzendariordea

Helburua: Fabrikazio gehigarriko teknologien 360º ikuspegia eskaintzea, balio-kate osoa kontuan hartuta, materialetatik hasi eta tratamendu post-funtzionaletara arte.

3. Material Aurreratuak Deep Dive-a - Ibón Ocaña, Negozio- Garapena Europan CEIT-en.

Helburua: Zenbait sektoreren balio-katean material aurreratuak ekoizteko teknologiak eta prestazio hobeak, iraunkorragoak eta jasangarriagoak dituzten produktuak garatzeko estaldurak nola txertatu erakustea.

4. Zibersegurtasuna Deep Dive-a - Iratxe Martín, Azpiegituren Arduraduna Basque Cybersecurity Centre-en

Helburua: Prozesu operatiboetan, hornidura-katean eta bertaratutako enpresen balio-katean, beren azpiegiturak eta funtsezko prosezuak kanpo-erasoetatik babesten, prozesu operatiboak hobetzen eta bezeroengan eta hornitzaileengan konfiantza sortzen lagun diezaieketen teknologiak nola txertatu erakustea.

5. Makina Adimendu eta Konektatuak Deep Dive-a - Rafael Lizarralde, Ikerketa Zuzendaria IDEKO-n

Helburua: Irtenbide teknologiko integratzaile horiek azterketa-prosezuaren inguruan nola txertatu erakutsi.

11:15
Q&A

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
4.0 Industria

Material konposatuak fabrikatzeko eta simulatzeko prozesuak (konpositeak)


Errenteria (Tknika) y Zamudio (Gaiker) 2020.09.17 / 09:00
Image
4.0 Industria

Balio erantsi handiko gainazaleko soluzioak


Miramon (Ceit/Cidetec) y Eibar (Tekniker) 2020.09.30 / 09:00
Image
4.0 Industria

Robotika malguaren eta 3D ikusmenaren bidezko soluzioak robot manipulatzaile mugikorren nabigazio autonomorako


Instalaciones de UPV, TECNALIA y TEKNIKER 2020.10.01 / 09:00

Copyright © SPRI 2020