Bilatu ekitaldia

Fabrikazio adimenduna: fabrikazio gehigarri metalikoa, aukera ukigarria


2020ko urriaren 6an 09:00etatik 16:30etara

Deep Dive Fabrikazio gehigarria – 1. saioa

Fabrikazio gehigarriaren nodoko Deep Dive jardunaldien lehen saioa sakonki sartuko da fabrikazio gehigarriaren balio-katean, materialetatik hasita, diseinua, fabrikazioa, prozesu ondokoak eta ikuskaritza barne.

Zehazki, diseinuaren eta prozesuen inguruan fabrikazio gehigarriak eskaintzen dituen pentsamolde berrietan murgilduz hasiko gara, fabrikazio digitalak eskaintzen dituen aukera berrietan sakonduz, mekanizazio, galdaketa edo forjaketa prozesuekin lortu ezin daitezkeen diseinu disruptiboetatik hasi eta optimizazio geometrikora eta pisuaren murrizketara arte, balio handikoa automobilgintza, ontzigintza, aeroespaziala bezalako sektoreentzat.

Teknologia horiek fabrikazio-joera berri pertsonalizatuagoekin nola lerrokatzen diren ere ikusiko dugu, eta horrek serie labur eta espezifikoak eskatzen ditu, kostu altuekin ikuspegi tradizional batetik.

Hori guztia enpresa industrialen erabilera kasuen eta benetako erakustaldien bidez erakutsiko da, funtzionamenduan dauden aktiboekin, LMD Binder Jetting edo SLM bezalako teknologiekin.

Zuretzako aukera

Deep Dive hau euskal enpresa industrialen kudeatzaileei, I+G , Produktu, Ingeniaritza, Kalitate eta Ekoizpen arduradunei zuzenduta dago:

  • Ekoizpen-bolumenak hobetzea
  • Beren prozesu edo produktuei funtzionaltasunak eta gaitasun berriak gehitzea.
  • Erabilitako materiala murriztea
  • Objektuak geometria konplexuekin fabrikatzea, bezeroek eta elkartekideek eskatuta
  • Serie laburren fabrikazio-kostua murriztea
  • Abiadura handitzea eta prototipoen kostua murriztea
  • Bere produktuak eta prozesuak ekonomia zirkularrean sartzea
  • Bertako produktuen eta prozesuen portaera zehatzago ezagutzea (smartizazioa)

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Jardunaldian, aktibo hauekin egingo da lan:

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
BDIH eta laguntza-programaren aurkezpena (SPRI)

9:30
Fabrikazio gehigarriko nodoaren aurkezpena

10:00
Fabrikazio digitalerako diseinua, pentsatzeko modu berriak

10:30
Fabrikazio gehigarri metalikoa, LMD eta haren aplikazioak, erabilera-kasuak

11:00
Binder Jetting bidezko fabrikazio gehigarri metalikoa, Fabrikazio Aditiboaren bidez lortutako osagai metalikoen posprozesatua

11:30
Mugarri nagusiak, SLM bidezko fabrikazio gehigarri metalikoaren abantailak, gaitasunak eta erabilera-kasuak

12:00
Fabrikazio gehigarria eta Industry 4.0. Fabrikazio gehigarriko makinen eta instalazioen arteko konektibitatea

12:30
Fabrikazio gehigarri metalikoaren bidez egindako osagaien prozesamendu ondokoa. Teknikak eta abantailak

13:00
Galderak eta azken iruzkinak

13:30
Bazkaria

14:30
Instalazioak bisitatzea eta aktiboen erakusketa

16:00
Beharrak kontrastatzeko Enpresaren eta nodoaren arteko saioak



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024