Bilatu ekitaldia

Fabrikazio adimenduna: polimeroen fabrikazio gehigarria aukera ukigarria


2020ko urriaren 14an 09:00etatik 16:30etara

Deep Dive Fabrikazio gehigarria – 2. saioa

Fabrikazio gehigarriaren nodoko Deep Dive jardunaldien bigarren saioa polimeroen eta konpositeen fabrikazio gehigarriak eskaintzen dituen aukeretan sakonduko da, diseinuaren, prototipoen eta prozesuen ikuspegi berrietatik.

Jardunaldiak teknologiak hobeto ezagutzen lagunduko die enpresei, hala nola FDM eta industria-munduari aplika dakiokeen balio-katea, teknologia horiek industria-mailan dituzten benetako aukeren ikuspegi argia lortuz. Askotariko sektoreei aplikatutako erabilera-kasuak ere erakutsiko dira, hala nola automobilgintzari, ekipamendu-ondasunei eta aeroespazialari.

Fabrikazio gehigarri metalikoarekin bezala, teknologia horiek fabrikazio-joera berri pertsonalizatuagoekin lerrokatzen direla ikusiko dugu, eta horrek serie laburrak eta espezifikoak eskatzen ditu, eta kostu handiak ditu ikuspegi tradizional batetik.

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Jardunaldian, aktibo hauekin egingo da lan:

Zuretzako aukera

Deep Dive honen hartzaileak honako hauen bila dauden automobilgintzarekin, industria aeroespazialarekin, energiarekin, ontzigintzarekin, ekipo-ondasunekin eta eraikuntzarekin erlazionatuta dauden enpresetako kudeatzaileak, I+G , Produktu, Ingeniaritza, Kalitate eta Ekoizpen arduradunak dira:

  • Ekoizpen-bolumenak hobetzea
  • Beren prozesu edo produktuei funtzionaltasunak eta gaitasun berriak gehitzea.
  • Erabilitako materiala murriztea
  • Objektuak geometria konplexuekin fabrikatzea, bezeroek eta elkartekideek eskatuta
  • Serie laburren fabrikazio-kostua murriztea
  • Abiadura handitzea eta prototipoen kostua murriztea
  • Bere produktuak eta prozesuak ekonomia zirkularrean sartzea
  • Bertako produktuen eta prozesuen portaera zehatzago ezagutzea (smartizazioa)

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

9:00
BDIH eta laguntza-programaren aurkezpena (SPRI)

9:30
Fabrikazio gehigarriko nodoaren aurkezpena

10:00
Fabrikazio digitalerako diseinua, pentsatzeko modu berriak

10:45
Mugarri nagusiak, fabrikazio gehigarriaren abantailak polimero eta konpositeetan, erabilera-kasuak

11:30
Zeramika estrusioa eta FDM fabrikazio gehigarrira hurbiltzea, bi munduren arteko lotura, erabilera-kasuak

12:15
Fabrikazio gehigarria eta Industry 4.0. Prozesuen monitorizazioa

13:00
Galderak eta azken iruzkinak

13:30
Bazkaria

14:30
Instalazioak bisitatzea eta aktiboen erakusketa

16:00
Beharrak kontrastatzeko Enpresaren eta nodoaren arteko saioak



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
4.0 Industria

BDIH WEBINARRA – “BDIH KONEXIO 2020” LAGUNTZA-PROGRAMAREN AURKEZPENA (1. SAIOA)


Evento virtual 2020.09.24 / 10:00
Image
4.0 Industria

BDIH WEBINARRA – “BDIH KONEXIO 2020” LAGUNTZA-PROGRAMAREN AURKEZPENA (2. SAIOA)


Evento virtual 2020.09.29 / 10:00

Copyright © SPRI 2020