Bilatu ekitaldia

Leunketa eta akabera prozesuak: robotika malguaren ekarpenak


2020ko urriaren 26an 09:00etatik 18:30etara

Deep Dive Robotika Malgua – 2. saioa

Robotika malgu eta kolaboratiboko nodoaren Deep Dive jardunaldien bigarren saioak robotikako konponbideak eta pieza industrialen leunketa eta akabera prozesuetan erabiltzen diren kasuak izango ditu ardatz.

Saio honetan, teknologia horiek robotari piezara eta haren ezaugarrietara automatikoki egokitzeko, programazio-denbora murrizteko eta azken kalitate ona bermatzeko aukera ematen diotela frogatu eta azpimarratuko da, betiere pieza bera modu erabat automatizatuan exekutatu beharrean, automatikoki egokituz.

Zuretzako aukera

Deep Dive hau euskal enpresa industrialen I+G arduradunei, arduradun tekniko eta ekipamenduetakoei, mihiztadura, makineria eta ingeniaritzako eta automatizazioko enpresen kalitate-arduradunei zuzenduta dago, eta honako hauek bilatzen dituzte:

  • Fabrikazio-, mihiztatze- eta akabera-prozesuak automatizatzea.
  • Piezak automatikoki manipulatzea eta lekualdatzea

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Jardunaldian aktibo/ekipo hauekin egingo da lan:

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
BDIH-ren eta laguntza-programaren aurkezpena (SPRI)

9:20
Robotika malgua eta elkarlanekoa: erronkak eta helburuak

10:00
3D ikusmenaren bidez gidatutako robot industrialen erabilera anitzeko plataformaren aurkezpena

11:00
Plataformaren erakustaldi praktikoa

11:30
Kafea hartzeko etenaldia

12:00
Ideko-ren instalzioetara joan

12:30
Mekanizazio robotikoa ikertzeko zelularen aurkezpena

13:30
Zelularen aurkezpen praktikoa

14:00
Bazkaria

15:00
Tekniker-en instalazioetara joan

15:30
3 Aktibo

16:30
Aktiboaren aurkezpen praktikoa

17:00
Kafea hartzeko etenaldia

17:30
Beharrak kontrastatzeko Enpresaren eta nodoaren arteko saioak



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024