Bilatu ekitaldia

Lotura-prosezu bereziak (material desberdinak eta temperatura handiko aplikazioak)


2020ko urriaren 21an 09:00etatik 17:30etara

Deep Dive Material Aurreratuak – 4. saioa

Material aurreratuen Deep Dive-aren laugarren saioa honako hauetan sakonduko da:

  • Material desberdinen komoldekatze bidezko loturak
  • Hedapen bidezko loturak
  • Itsasgarrietan oinarritutako egitura-loturak
  • Emisio akustikoen bidez ikuskatzeko teknikak
  • Material anitzeko loturako teknologien garapen eta modelizazio aurreratua
  • FSW bidezko lotura desberdinak (Friction Stir Welding/Marruskadura-Agitazio bidezko soldadura)

Saio hau bereziki interesatzen zaizu baldin eta:

  • Pieza edo muntaia berean material desberdinak erabiltzeak fabrikazio-enpresei dakarzkien erronkak
  • Arrazoi teknologikoengatik edo ingurumenekoengatik zure lotura-prozesuak aldatu beharra

Zuretzako aukera

Deep Dive hau euskal enpresa industrialen gerentei, I+Gko arduradunei, kalitate-arduradunei eta ekoizpen-arduradunei zuzenduta dago, honako hau bilatzen ari direnak:

  • Egungo materialen prestazioak hobetzea, gero eta zorrotzagoak diren zerbitzu-ekintzen aurrean
  • Material berriak erabiltzea lotutako ekoizpen-prozesuekin
  • Diseinuko eta fabrikazioko estrategia berrietara egokitutako material fidagarrienak eta moldakorrenak lotzeko metodoak
  • Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
  • Produktuen kostua murriztea, haien ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
  • Materialen balio-bizitza luzatzen eta birziklagarritasuna zehazten laguntzen duten zerbitzuak

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Hauek dira saioan zehar erabiliko ditugun aktiboak eta ekipoak:

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
BDIH eta laguntza-programaren aurkezpena (SPRI)

9:45
Material disimilarren komoldekatze bidezko loturak

10:25
Bisita Azterlan-en aktiboei

11:10
Kafea hartzeko etenaldia

11:40
Hedapen bidezko loturak

12:20
Itsasgarrietan oinarritutako egitura-loturak eta emisio akustikoen bidezko ikuskapen-teknikak

13:00
Bazkaria

14:00
Lortek-en instalazioetara joan

15:00
Material anitzeko loturako teknologien garapen eta modelizazio aurreratua

15:40
FSW bidezko lotura desberdinak

16:20
Bisita Lortek-en aktiboei

17:30
Beharrak kontrastatzeko Enpresaren eta nodoaren arteko saioak



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024