Deep Dive Material Aurreratuak – 1. saioa
Saio hau bereziki interesatzen zaizu honako hau bilatzen baduzu:
- Muntaietan metalezko zatiak material konposatuekin egindako beste batzuekin ordezteak berez dakarren erronkari heltzea (eta, ondorioz, arintzea)
- Zure muntaketa-lerroetan horrelako materialak prozesatzeko soluzio automatizatuak hartzea
Zuretzako aukera
Deep Dive hau euskal enpresa industrialen gerentei, I+Gko arduradunei, kalitate-arduradunei eta ekoizpen-arduradunei zuzenduta dago, eta honako hauek bilatzen ari direnak:
- Egungo materialen prestazioak hobetzea, gero eta zorrotzagoak diren zerbitzu-ekintzen aurrean
- Material berriak erabiltzea lotutako ekoizpen-prozesuekin
- Diseinuko eta fabrikazioko estrategia berrietara egokitutako material fidagarrienak eta moldakorrenak lotzeko metodoak
- Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
- Produktuen kostua murriztea, haien ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
- Materialen balio-bizitza luzatzen eta birziklagarritasuna zehazten laguntzen duten zerbitzuak
Ezagutu aktiboak eta ekipoak
Hauek dira saioan zehar erabiliko ditugun aktiboak eta ekipoak:
Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.