Bilatu ekitaldia

Osagai industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia


2021ko azaroaren 10an 09:00etatik 13:30etara

Deep Dive Zibersegurtasuna – 3. saioa

Zibersegurtasunari buruzko Deep Dive jardunaldien hirugarren saioan, industria-osagaien zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak sakonki ezagutuko dira, arau-esparrua eta produktuen ziurtapena azpimarratuz

Zuretzako aukera

Saioa, nagusiki, beren produktua garatzen duten enpresei zuzenduta dago (gailu txertatuak, kontrol-sistemak, software-aplikazioak, plataforma digitalak), eta aukera ematen du test-plan pertsonalizatua osatzeko, zibersegurtasun industrialeko araudi nagusien betetze-maila ebaluatzeko.

Jardunaldi honek aukera emango dizu:

  • Ikerlaneko zibersegurtasun-laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak aztertzeko
  • Nodoko 4.0 soluzioak aplikatzeko erakustaldi praktikoak eta erabilera-kasuak ikusteko

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Laborategi honek ekipamendu espezializatua eta osagai industrialetara erabat bideratutako test-estrategiak ditu, ohiko test-metodologiak osatzen dituztenak, produktuaren ezaugarrien araberako test-tipologia espezifikoekin (komunikazio-sendotasunaren testa, fuzzing-a, inplementazio-testa, alboko kanalaren analisia, falten injekzioa, zibersegurtasun funtzionalaren testa, etab.). Laborategiko ebaluazio baten bidez, ziurtapen-prozesu hipotetiko bati ekiteko beharrezkoak diren ebidentziak sor daitezke, adibidez, IEC-62443-4 araudiarekin.

Produktuaren zibersegurtasunaren ebaluazio laborategia

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
Harrera eta erregistroa

9:15
Ongietorria

9:20
Laguntza-programaren aurkezpena

9:45
Osagai industrialen zibersegurtasunaren hastapenak eta arau-esparrua

10:00
Laborategiko ebaluazio-estrategia eta emandako zerbitzuen azalpena

10:15
PKI azpiegitura eta industria-osagaien identitateen kudeaketa

10:30
Kafea hartzeko etenaldia

10:45
Arrakasta kasuak (BDIH Konexio 2020 proiektuak)

11:15
Enpresen panela: zibersegurtasun-beharrak industrian

12:00
Ekipamendua eta erakustaldiak bisitatzea

12:45
Aldebiko bilerak, erabilera kasuen azterketa

Tokia
IKERLANen egoitza nagusia Arrasaten, Arrasate-Mondragón (Gipuzkoa)

IKERLANen egoitza nagusia Arrasaten
Arizmendiarrieta, 2



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024