Bilatu ekitaldia

Osagai industrialen zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategia


2020ko urriaren 27an 09:00etatik 13:30etara

Deep Dive Zibersegurtasuna – 3. saioa

Zibersegurtasunari buruzko Deep Dive jardunaldien hirugarren saioan, industria-osagaien zibersegurtasuna ebaluatzeko laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak sakonki ezagutuko dira, arau-esparrua eta produktuen ziurtapena azpimarratuz

Zuretzako aukera

Saioa, nagusiki, beren produktua garatzen duten enpresei zuzenduta dago (gailu txertatuak, kontrol-sistemak, software-aplikazioak, plataforma digitalak), eta aukera ematen du test-plan pertsonalizatua osatzeko, zibersegurtasun industrialeko araudi nagusien betetze-maila ebaluatzeko.

Jardunaldi honek aukera emango dizu:

  • Ikerlaneko zibersegurtasun-laborategiak eskaintzen dituen zerbitzuak aztertzeko
  • Nodoko 4.0 soluzioak aplikatzeko erakustaldi praktikoak eta erabilera-kasuak ikusteko

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Laborategi honek ekipamendu espezializatua eta osagai industrialetara erabat bideratutako test-estrategiak ditu, ohiko test-metodologiak osatzen dituztenak, produktuaren ezaugarrien araberako test-tipologia espezifikoekin (komunikazio-sendotasunaren testa, fuzzing-a, inplementazio-testa, alboko kanalaren analisia, falten injekzioa, zibersegurtasun funtzionalaren testa, etab.). Laborategiko ebaluazio baten bidez, ziurtapen-prozesu hipotetiko bati ekiteko beharrezkoak diren ebidentziak sor daitezke, adibidez, IEC-62443-4 araudiarekin.

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

 

Egitaraua

Programa

9:00
Harrera eta erregistroa

9:15
BDIH eta laguntza-programaren aurkezpena (SPRI)

9:30
Osagai industrialen zibersegurtasunaren hastapenak eta arau-esparrua

9:55
Laborategiko ebaluazio-estrategia eta emandako zerbitzuen azalpena

10:35
PKI azpiegitura eta industria-osagaien identitateen kudeaketa

11:10
Kafea hartzeko etenaldia

11:40
Laborategira joan

12:00
Ekipamendua eta erakustaldiak bisitatzea

13:00
Beharrak kontrastatzeko Enpresaren eta nodoaren arteko saioak



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024