Bilatu ekitaldia

Webinar BDIH – 4.0 Industria Deep Dive jardunaldiak


2020ko maiatzaren 6an 10:00etatik 11:30etara

Klusterrak, Eskualdeko Garapen Agentziak, Merkataritza Ganberak eta Ugazaben Elkarteak, BDIH sareak antolatzen dituen 4.0 Industria Deep Dive jardunaldiei buruzko Webinarrean parte hartzera gonbidatzen ditugu.

Deep Dive jardunaldiak BDIH sareko guneen teknologietan baita haien kideen eta aktiboen gaitasunetan murgiltzeko aukera dira, eta, Euskal Herriko manufaktura industriako arduradun teknikoentzat antolatu dira. Jardunaldi praktiko, proaktibo eta interaktiboak dira, 4.0 teknologien erabilera adibideak aurkezteko aukeraz gain,  parte hartzaileen beharrei buruzko aholkuak jasotzeko denbora ere eskainiko dutenak.

BDIH sarea fabrikazio aurreratuko aktibo eta zerbitzuen sare konektatua da, 6 nodo teknologikotan antolatua – Robotika malgua, fabrikazio gehigarria, zibersegurtasuna, material aurreratuak, makina adimendun eta konektatuak eta data driven solutions –, eta Basque Industry 4.0 estrategiaren esparruan sortua. 21 kidek osatzen dute, eta 100 4.0 aktibo baino gehiago jartzen ditu Euskadiko ETEn eskura 4.0 teknologien prestakuntzarako, ikerketarako, testaketarako eta balidaziorako.

Webinarrean, SPRIk eta BDIH sareko nodoetako 5 koordinatzailek 2020ko maiatzetik uztailera Euskadiko zenbait lekutan gertatuko diren Deep Dive jardunaldiak aurkeztuko dituzte.

Mintegi honetan parte-hartzeak zure industria-kontaktuei informazio zehatza emateko aukera emango dizu, euskal ETEentzako balio erantsi handia duten jardunaldi hauen berri izan dezaten.

 

Iraupena: 90 minutu

Gonbidatuak: Klusterrak, Eskualdeko Garapen Agentziak, Merkataritza Ganberak eta Ugazaben Elkarteak

 

Ekitaldi hau SPRI Taldearen sare sozialetan grabatu eta argitaratuko da.

Egitaraua

Egitaraua

10:00 
Ongietorria eta testuingurua – BDIH-ko Idazkaritza Teknikoa

10:05 
 Zer dira BDIH sarea eta honen guneak? – SPRI

10:20 
Zergatik antolatu dira Deep Dive saioak? – BDIH-ko Idazkaritza Teknikoa

10:25 
Deep Dive jardunaldi bakoitzaren aurkezpena:

1. Deep Dive Robotika malgua - Damien Salle, TECNALIAko Fabrikazioa Aurreraturako Robotika arloko Negozio eta Estrategia Teknologikoen Zuzendaria
2. Deep Dive Fabrikazio gehigarria - César Pérez, LORTEK-eko Teknologia Alboko Zuzendaritza
3. Deep Dive Material aurreratuak - Ibón Ocaña, CEIT-eko Europa mailako Negozio Garapena
4. Deep Dive Zibersegurtasuna - Iratxe Martín, Basque Cybersecurity Centre-eko Azpiegitura Zuzendaria
5. Deep Dive Makina adimendun eta konektatuak - Rafael Lizarralde, IDEKO-ko Ikerkuntza Zuzendaria

11:15
Q&A



Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024