BERRIKUNTZA EROSKETA PUBLIKOAREN ERRONKAri buruzko saio informatibo batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, ONTZIGINTZA JASANGARRIKO soluzio berritzaileak bilatzeko.- EKPboat (EKPboat). Honen helburua da aisia-erabileretarako eta/edo erabilera profesionaletarako luzera txikiko ontzien ingurumen aldetik iraunkorrak diren fabrikazio- eta operazio-teknologien garapena bizkortzea.
Zer helburu du?
EKPk kudeatutako kirol-portuen % handi bat ontziek betetzen dute. Ontzi horien eraikuntzak hondakin ugari sortu ditu historikoki, eta birziklatzea eta aprobetxatzea oso garestia eta teknikoki konplexua da.
Gaur egun, EKPk bere ontziak erosi behar ditu portu-lanak egiteko, eta lan horiek fabrikatzeko eta funtzionatzeko garaian ingurumenari ahalik eta inpaktu txikiena eragitea nahi du.
Garapen teknologikoaren faseetan landu behar diren erronka tekniko nagusiak honela adieraz daitezke:
- Eraikuntza: Ontzia eraikitzeko material egokienak bilatzea (kroskoa + egitura + estalkia), ingurumenean duten eragina kontuan hartuta.
- Motorizazioa: Propultsio elektrikoko metodoak erabiltzea, itsasontziak behar bezala jardun dezan, gas- eta soinu-isurpenak neurri handi batean gutxituz eta erregai fosilen erabilera murriztuz.
- Birkarga: Motor elektrikoa operatzeko sare elektrikoaren erabilera minimizatzea; horretarako, energia berriztagarria lortzeko sistemen erabilera maximizatu behar da, hala nola eguzki-plaka fotovoltaikoak, haize-sorgailu txikiak edo hidrosorgailuak.
EKPboat proiektuak portu-ontzi baten prototipoa izan nahi du, erabat operatiboa, denboraldi esanguratsu batean (18 hilabete inguru), soluzio hori portu-erabileretarako egokia dela frogatzeko.
Horregatik guztiagatik, Webinar honen bidez, Merkatuaren aurretiko kontsultaren helburu nagusiei eta kontratazio-organoaren beharrei erantzuna emanez gero lortu ahal izango liratekeen onurei buruzko informazio guztia eskuratuko duzu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu hurrengo esteka: Reto de Construcción Naval Sostenible – Proyecto EKPboat – SPRI
Egitaraua
Merkatuaren aurretiko kontsulta: EKPboat proiektua - ONTZIGINTZA JASANGARRIKO ERRONKA
SPRI
EKP
SPRI