Bilatu ekitaldia

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Forja-teknologiaren bidezko fabrikazio metalikoko prozesuak – Apirilera atzeratuta


2022ko urtarrilaren 27an 09:00etatik 15:40etara

Forja-teknologiaren bidezko fabrikazio metalikoko prozesuak

Material aurreratuen Deep Dive-aren lehen Saioan honako hau aztertuko da:

  • Forjaketa-altzairuak, arintzeko estrategia betetzeko
  • Hotzeko eta beroko forjaketa-prozesuen garapen birtuala
  • Hotzeko forja-osagaien diseinuak optimizatzea/baliozkotzea
  • Material anitzeko egituretarako sarrera: forjaketa birakariko prozesu aurreratua, lehengaiak aurrezteko eta osagaiak arintzeko
  • Osagaiak arintzea
  • Forja-prozesuen jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa

Saio hau bereziki interesatzen zaizu baldin eta:

Enpresa eraldatzaile bateko kide zara eta bere prozesuak balio erantsi handiagoko teknologietara egokitu nahi dituzu, energiari, ekonomiari eta materialari dagokienez eraginkorragoak diren teknologietara.

Zuretzako aukera

Deep Dive hau euskal enpresa industrialen gerentei, I+Gko arduradunei, kalitate-arduradunei eta ekoizpen-arduradunei zuzenduta dago, eta honako hauek bilatzen ari direnak:

  • Egungo materialen prestazioak hobetzea, gero eta zorrotzagoak diren zerbitzu-ekintzen aurrean
  • Material berriak erabiltzea lotutako ekoizpen-prozesuekin
  • Diseinuko eta fabrikazioko estrategia berrietara egokitutako material fidagarrienak eta moldakorrenak lotzeko metodoak
  • Estaldura berri eraginkorragoak eta iraunkorragoak
  • Produktuen kostua murriztea, haien ezaugarriak mantenduz edo hobetuz
  • Materialen balio-bizitza luzatzen eta birziklagarritasuna zehazten laguntzen duten zerbitzuak

Ezagutu aktiboak eta ekipoak

Hauek dira saioan zehar erabiliko ditugun aktiboak eta ekipoak:

Saioan aplikazioak ikusiko dira eta hainbat sektoretan ezarritako konponbideak erakutsiko dira, erabilera-kasuen, aktiboen erakustaldien eta “Hands on” saioen bidez. Saio horietan, bertaratzen direnek adituekin zuzenean lan egiteko aukera izango dute, baita banakako beharrak talde teknikoekin kontrastatzeko denbora ere.

Egitaraua

Programa

9:00
BDIH eta laguntza-programaren aurkezpena

(SPRI)

9:45
Forjaketa-altzairuak, arintzeko estrategia betetzeko

(Tecnalia)

10:15
Hotzeko eta beroko forjaketa-prozesuen garapen birtuala

(Mondragon Unibertsitatea)

11:00
Kafea hartzeko etenaldia

11:15
Hotzeko forja-osagaien diseinuak optimizatzea/baliozkotzea

(Tknika /M. Altuna)

12:00
Material anitzeko egituretarako sarrera: forjaketa birakariko prozesu aurreratua, lehengaiak aurrezteko eta osagaiak arintzeko

(Tecnalia)

12:45
Forja-prozesuen jasangarritasuna eta eraginkortasun energetikoa

(Azterlan)

13:05
Bazkaria

14:00
TECNALIAko aktiboen bisita eta eta forjaketa birakariaren erakustaldia

14:45
AZTERLANen gunearen aktiboen aurkezpena/erakustaldia ikus-entzunezko materialaren bidez

15:00
Mondragon Unibertsitatearen nodoaren aktiboen aurkezpena/erakustaldia ikus-entzunezko materialaren bidez

15:20
TKNIKA/M. ALTUNA ren nodoaren aktiboen aurkezpena/erakustaldia ikus-entzunezko materialaren bidez

15:40
Bilerak enpresekin

Tokia
Tecnalia 700 Eraikina, Derio (Bizkaia)

Tecnalia 700 Eraikina
Tecnalia. Parque tecnológico de Bizkaia. Edificio 700



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
I+G+B

I+G+B nazioartekotzeko laugarren jardunaldia: ur-jauzian finantzatuz enpresa txiki eta ertainentzako aukerak


Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Bilbao (Bizkaia) 2024.12.02 / 09:30

Copyright © SPRI 2024