Berrikuntza modu egituratuan kudeatzea, erakundearen esparru guztietan “etengabeko hobekuntzatik” abiatuta, ezinbestekoa da erakundeen testuinguruan gero eta azkarrago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren aldaketei aurre egiteko.
Jardunaldi birtual honetan, berrikuntzaren kudeaketa aktiboa eta sistematikoa egiteko jarraibideak emango dira, epe luzeko lehiakortasun-faktore iraunkorra izan daitekeena eta ia sektore guztietan aplika daitekeena.
Saioaren edukia
• Berritzeko helburuak eta estrategiak eduki beharra.
• Berrikuntza errazten duen testuingurua.
• Berrikuntzaren Plan Estrategikoak (BEP) Plan Estrategiko Globalarekin (PEG) lotuta egon behar du.
• Ideien eta proiektuen kudeaketa.
• Berrikuntza zenbatu egin daiteke eta zenbatu egin behar da.
Bideratzailea
Iñaki Arrieta
Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Aholkularia da erakunde aurreratuen estrategiaren eta diseinuaren alorrean. OTEIC Taldearen zuzendari nagusia da, eta irakasle titularra Deusto Business School eskolan. Aholkulari gisa jarduten du zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan.
Euskalit-ek koordinatua.
Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.