Zer da? Informazio orokorra
Helburua da argindarra sortzeko sistema errentagarri, fidagarri eta seguru bat identifikatu eta erostea.
Mutrikuko olatu-energia zentroa izan zen Europako lehen instalazioa olatuen energia erabili zuena argindarra sortzeko. Mutrikuko portua babesten duen kai-muturraren barruan dago kokatuta. Lantegiak teknologia berezi bat erabiltzen du energia lortzeko, ‘Ur-zutabe Oszilatzailea’ delakoa (OWC), eta momentuz 2,4 GWh-tik gorako ekoizpen metatua lortu du.
Energiaren Euskal Erakundeak aurretiazko kontsulta bat abiarazi du jakiteko merkatuari interesatzen ote zaion Mutrikuko olatu-energia lantegian aplikatuko diren aire-turbinak garatzeko Berrikuntzaren Erosketa Publikoa. TurboWave erronka balizko interesatuei hurbiltzeko asmoz, datorren otsailaren 3an webinar informatzaile bat egingo da (ingelesez) goizeko 10:00etatik 11:30era bitartean.
Eta nori interesatu dakioke?
Hauek dira TurboWave erronkari buruzko webinar informatzailean interesatuta egon daitezkeen profesionalen talde nagusiak: arduradun teknikoak, salmenta arduradunak, teknologia garatzen duten enpresetako komertzial eta finantzariak (gailu osoak eta azpi-sistemak / osagaiak), ingeniaritzak, aholkularitzak, utilities, unibertsitateak, teknologi zentroak eta proiektu sustatzaileak (teknologien azken erabiltzaileak).
TurboWave Berrikuntzaren Erosketa Publikoaz eta bere merkatuko aurretiazko kontsultaz
Helburua da konponbide teknologikoki berritzaileak erostea aire-turbinentzat Mutrikuko olatu-energia zentralean erabili ahal izateko, bai eta olatu-energiaren sektoreko beste premia orokor batzuentzat.
Erronka da argindarra sortzeko aire-turbina sistema errentagarri, fidagarri eta seguru bat diseinatu, garatu eta frogatzea. Proposatutako teknologiak ebaluatzeko kontuan hartuko dira, besteak beste, efizientzia-errendimendua, kontrolagarritasuna, fidagarritasuna, mantenigarritasuna eta prezioa. Azkenik, aurreikusten da 2-8 sorgailu erostea.
Egitaraua
Programa
Merkatuaren Aurretiazko Kontsultaren helburuak.
Susana Larrea.
Trantsizio Estrategikoen Arloa. SPRI Taldea.
Endika Aldaiturriaga.
Energia Berriztagarrien Arloko teknikaria. Energiaren Euskal Erakundea.
Galderentzako txanda
Olatz Ajuria.
Energia Berriztagarrien Arloko teknikaria. Energiaren Euskal Erakundea.