Bilatu ekitaldia

Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Araban


2022ko maiatzaren 3an 09:30etatik 11:00etara

Negozio eta jarduera ekonomiko berrien sorrera Euskadiko enpresa-sarearen historiaren parte izan da. Gure “enpresa ekintzaileen” lan molde horrek, are garrantzi handiagoa hartzen du gaur egungo ziurgabetasun- eta aldaketa-testuinguruan, non enpresa askok lehiakortasun-berrikuntza behar duten arriskuak murrizteko, aldaketa teknologikoei aurre egiteko, aukerak aprobetxatzeko (trantsizio hirukoitza: digitala, berdea eta soziosanitarioa) eta diru-sarrera eta errentagarritasun iturri berriak sortzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, lankidetzan arituz BIC zentroekin, enpresa-negozio berrien garapena sustatu nahi dugu, gure industria-sarea berritzeko palanka gisa. Horregatik:

  1. “Enpresa ekintzaileei” buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditugu, esperientzia errealetan eta gure inguruan sustatutako negozio berrietan oinarrituta.
  2. Enpresen eskura laguntza-programa berri bat jartzen dugu, epe ertain eta luzera hazteko eta enplegua sortzeko ahalmena duten proiektu berriak sistematikoki aztertu, sortu eta bultzatzeko: Barnekintzaile 2022 programa berria.

Publiko hartzailea

  • Industria-jarduerak garatzen dituzten edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen jabeak eta zuzendaritza-taldeak

Jardunaldiaren helburuak

  • Gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea.
  • Negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea.
  • Enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea.
  • Antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea.

Egitaraua

Programa

09:30
Ongietorria eta jardunaldiaren sarrera

Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria. David Montero, BIC Arabako zuzendaria.

09:40
Ponentzia: "Zergatik eta nola izan enpresa ekintzailea"

Guillermo Arregui. Ekintzailetzan aditua Radar Venturesen.

10:10
Enpresa ekintzaileen benetako esperientziak

• Novargi - Juan Manuel Caubilla
• I+Med – Manu Muñoz

10:40
Barnekintzaile programa berriaren aurkezpena

Imanol Cuétara, SPRIko Ekintzailetza eta Garapen Ekonomikoaren arduraduna.

10:50
Beste laguntza-programa batzuei, laguntza-zerbitzuei eta ekintzen agendari buruzko informazioa eta itxiera

Maitane Txabarri, BIC Arabako teknikaria.

11:00
Kafe/networking

Tokia
Edificio Central del Parque Tecnológico de Alava, Vitoria - Gasteiz (Araba/Álava)

Edificio Central del Parque Tecnológico de Alava
Hermanos Lumiere Kalea, 11, 01510 Gasteiz, Araba, España



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Copyright © SPRI 2024