Bilatu ekitaldia

Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Bizkaian


2022ko maiatzaren 2an 09:30etatik 12:00etara

Negozio eta jarduera ekonomiko berrien sorrera Euskadiko enpresa-sarearen historiaren parte izan da. Gure “enpresa ekintzaileen” lan molde horrek, are garrantzi handiagoa hartzen du gaur egungo ziurgabetasun- eta aldaketa-testuinguruan, non enpresa askok lehiakortasun-berrikuntza behar duten arriskuak murrizteko, aldaketa teknologikoei aurre egiteko, aukerak aprobetxatzeko (trantsizio hirukoitza: digitala, berdea eta soziosanitarioa) eta diru-sarrera eta errentagarritasun iturri berriak sortzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, lankidetzan arituz BIC zentroekin, enpresa-negozio berrien garapena sustatu nahi dugu, gure industria-sarea berritzeko palanka gisa. Horregatik:

1. “Enpresa ekintzaileei” buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditugu, esperientzia errealetan eta gure inguruan sustatutako negozio berrietan oinarrituta.
2. Enpresen eskura laguntza-programa berri bat jartzen dugu, epe ertain eta luzera hazteko eta enplegua sortzeko ahalmena duten proiektu berriak sistematikoki aztertu, sortu eta bultzatzeko: Barnekintzaile 2022 programa berria.

Publiko hartzailea

  • Industria-jarduerak garatzen dituzten edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen jabeak eta zuzendaritza-taldeak

Jardunaldiaren helburuak

  • Gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea.
  • Negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea.
  • Enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea.
  • Antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea.

Egitaraua

Programa

9:30
Ongietorria eta jardunaldiari hasiera ematea.

Leyre Madariaga -DESMA, Joseba Goikouría – BIC BIZKAIA EZKERRALDEA eta Olatz Goitia – BEAZ

9:45
Nola egituratu eta sistematizatu barne-ekintzailetzako dinamikak sustatuko dituzten negozio-aukera berrien bultzada.

Ignacio Rocchetti – LOOP

10:45
Barne-ekintzailetza ETE batean.

Jon Ander Aguirrebengoa – EMICA SOLAR

11:00
Barnekintzaile programa berriaren aurkezpena.

Imanol Cuétara – SPRI

11:15
Ondorioak, eskaerak eta galderak.

11:30
Kafea.

12:00
Itxiera

Tokia
Espacio Ilgner, Barakaldo (Bizkaia)

Espacio Ilgner
BIC Bizkaia Ezkerraldea Avda Altos Hornos 33



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Copyright © SPRI 2024