Bilatu ekitaldia

Nola izan enpresa ekintzaileagoa. Barne-ekintzailetzarako laguntzak Gipuzkoan


2022ko maiatzaren 4an 09:30etatik 12:30etara

Zertaz ari gara?

Negozio eta jarduera ekonomiko berrien sorrera Euskadiko enpresa-sarearen historiaren parte izan da. Gure “enpresa ekintzaileen” lan molde horrek, are garrantzi handiagoa hartzen du gaur egungo ziurgabetasun- eta aldaketa-testuinguruan, non enpresa askok lehiakortasun-berrikuntza behar duten arriskuak murrizteko, aldaketa teknologikoei aurre egiteko, aukerak aprobetxatzeko (trantsizio hirukoitza: digitala, berdea eta soziosanitarioa) eta diru-sarrera eta errentagarritasun iturri berriak sortzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk, lankidetzan arituz BIC zentroekin, enpresa-negozio berrien garapena sustatu nahi dugu, gure industria-sarea berritzeko palanka gisa. Horregatik:

  1. “Enpresa ekintzaileei” buruzko jardunaldi batzuk antolatu ditugu, esperientzia errealetan eta gure inguruan sustatutako negozio berrietan oinarrituta.
  2. Enpresen eskura laguntza-programa berri bat jartzen dugu, epe ertain eta luzera hazteko eta enplegua sortzeko ahalmena duten proiektu berriak sistematikoki aztertu, sortu eta bultzatzeko: Barnekintzaile 2022 programa berria.

Publiko hartzailea

  • Industria-jarduerak garatzen dituzten edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresen jabeak eta zuzendaritza-taldeak

Jardunaldiaren helburuak

  • Gure enpresen DNA ekintzailea indartzeko arrazoiak eta aukerak ulertzea.
  • Negozio berriak arrakastaz abiarazi dituzten gure inguruko “enpresa ekintzaileen” esperientziak partekatzea.
  • Enpresa-negozio berriak etengabe eta sistematikoki aztertu eta sortzeko helburua duen EJGV-SPRIren Barnekintzaile programa berria bertatik bertara ezagutzea.
  • Antzeko premiak dituzten enpresen arteko elkarrizketa eta trukea bultzatzea.

Egitaraua

Programa

09:30
Ongietorria eta jardunaldiaren sarrera

Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetzako zuzendaria.

09:40
Gero eta zalantzazkoagoa den mundu batean aukera berriak bilatzea; berritu edo hil

Iñaki Azpiazu - Hub Advisory

10:25
Barne-ekintzailetzaren arrakasta-kasuak

Mahai-ingurua SAMMIC, TERNUA Group eta DANOBAT S.Coop. enpresekin, barne-ekintzailetzako esperientzien arrakastaren gakoak aztertzeko.

11:00
Barnekintzaile programa berriaren aurkezpena

Imanol Cuétara, SPRIren Ekintzailetza eta Garapen Ekonomikoko arduraduna

11:25
Jardunaldiaren itxiera eta ondorioak

11:30
Kafea eta networking-a

HIZLARIAK

 
 

Iñaki Azpiazu

HUB Advisory-ko Bazkide


Linkedin

Jon Markina

SAMMIC-eko Koordinatzaile Orokorra eta Janby-ko CEO


Linkedin

Jokin Umerez

Ternua Group-eko Zuzendari Orokorra


Linkedin

Xabier Alzaga

DANOBAT S.Coop.-eko Zuzendari Orokorra


Linkedin

Tokia
BIC Gipuzkoa, Donostia (Gipuzkoa)

BIC Gipuzkoa
BIC Gipuzkoa, Donostia (Gipuzkoa)

Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
I+G

I+G+b nazioartekotzeko hirugarren jardunaldia: ETEentzako aukerak, ur-jauzi bidezko finantzaketaren bidez


Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Bilbao (Bizkaia) 2024.06.11 / 09:30

Copyright © SPRI 2024