SPRIk, Innobasquek eta BEAZek, Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideek, Eusko Jaurlaritzarekin eta Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (CDTI) lankidetzan, jardunaldi hau antolatu dute. Bertan, hainbat deialdi aurkeztuko dira industriarekin lotutako gaiei buruzko I+G+b proiektuak aurkezteko, nazioarteko lankidetzarekin: fabrikazio-teknologiak, material aurreratuak, industria zirkularrak, industria garbiak eta karbono-isuri txikikoak, etab. Jardunaldian parte hartuko dute, halaber, AFM klusterrak eta Europako EIT Manufacturing ekimenak.
Jardunaldiaren helburuak:
Jardunaldiaren helburua Horizonte Europa programaren 4. klusterraren (Industria) lan-programa berria aurkeztea eta aztertzea da. Horretarako, kluster horren Harreman Puntu Nazionala (KPE) egongo da, eta 2023-2024 deialdia finantzatzeko aukeren eta proposamenen prestaketaren berri emango du. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragile batek ere proiektu bat aditu ebaluatzaile baten ikuspegitik idazteko aholkuak emango ditu.
Era berean, Europako EIT Manufacturing ekimenak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak aurkeztuko dira, Sure 5.0 proiektuaren esparruko kateko finantzaketa barne. Bestalde, AFM Klusterrak Eureka Smart Cluster programaren fabrikazio aurreratuko I+G+b arloko laguntzen berri emango du, eta Innobasquek, berriz, M-ERA.NET programaren materialen eta baterien teknologietan ikertzeko eta berritzeko laguntzen berri emango du.
Azkenik, euskal enpresei laguntzeko zerbitzuak ezagutaraziko dira, industriaren eraldaketa digital eta jasangarrirako, Basque Digital Innovation Hub (BDIH) delakoaren bidez, eta I+G+B nazioartekotzeko, Enterprise Europe Network (EEN) delakoaren bidez.
Nori zuzenduta:
Enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitzetako eta abarretako pertsonei zuzenduta dago jardunaldia, I+G+b arloan zuzendaritza- edo teknika-erantzukizunak dituztenei eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei.
Aurkezpenak deskargatu
- Horizonte Europa-ren 4. Klusterra Industria
- Proiektu arrakastatsuaren proposamena prestatzea
- Esperientziak ebaluatzailearen ikuspegitik
- EIT Manufacturing
- Ur-jauzi bidezko finantzaketa Sure 5.o proiektua
- Cluster EUREKA SMART
- M-ERA. NET. Baterien material eta teknologiei buruzko ikerketa eta berrikuntza.
- Basque Digital Innovation Hub (BDIH)
- EEN Basque-ren aurkezpena -Industria Jardunaldia
Egitaraua
Cristina Oyón, Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendaria. SPRI
Carlos Toledo. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI.
Carlos Toledo. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI.
Estibalitz Delgado. Industry & Mobility Division. TECNALIA
Antoni Pijoan. Zuzendaria. EIT Manufacturing West.
Soraya Bravo. Project Manager Sure 5.0. EIT Manufacturing West
Aritz Arteche. AFM – SMART bulegoa
Judith de Prado. Innobasque.
Susana Larrea. Trantsizio estrategikoak. SPRI
Arturo Antón, Enterprise Europe Network, SPRI