Deep Dive BDIH – Robotika malgua eta kolaboratiboa
Saioak Nodoaren Aktiboen robotika malgu eta kolaboratiboaren inguruko zerbitzuak sakonki ezagutzea izango du helburu eta bere produktua garatzen duten enpresei zuzenduta dago batez ere, eta robotika malgu eta moldakorrean eta elkarlaneko robotikan oinarritutako kontzeptu berriak garatzea ahalbidetzen du.
Hainbat sektoretako kasuak, proiektuak, aplikazioak eta konponbideak ezagutzeko jardunaldia
Jardunaldi honetan nodoaren eremuak, zerbitzuak eta aktiboak aurkeztuko dira, baita dagoeneko osatuta dauden kasuak eta proiektuak ere. Aplikazioak eta konponbideak aurkeztuko dira hainbat sektoretan, erabilera-kasuen eta aktiboen frogapenen bidez. Azkenik, robotika malgu eta kolaboratiboko laborategi batera bisita egitea proposatuko da. Bertan, bertaratzen direnek adituengandik gertu egoteko aukera izango dute, zuzenean horiekin lan egiteko.
Eta aukera bat:
- TECNALIA, TEKNIKER eta IDEKOren robotika malguko eta lankidetzako laborategiek eskaintzen dituzten zerbitzuak ezagutzea
- Nodoaren soluzioak aplikatzeko erakustaldi praktikoak eta erabilera-kasuak ikustea
- Robotika malgua eta kolaboratiboaren aktiboen ezagutzan sakontzea
Egitaraua
Susana Larrea
Damien Sallé
TECNALIA
TEKNIKER
IDEKO
- Vision 3Dk gidatutako Fanuc robot industrialen erabilera anitzeko plataforma
- Robot mugikorren kontrol- eta nabigazio-liburutegi autonomoa