Bilatu ekitaldia

“Business Event” Tour de France


2023ko ekainaren 30an 12:00etatik 14:00etara

Testuingurua:

Frantziako Tourra kirol munduan urtero ospatzen den kirol ekitaldi nagusietako bat da. Hala, bada, 2023ko edizioa EAEtik abiatuko da, eta bertatik igaroko dira tourraren lehen hiru etapak. Aukera aparta da; izan ere, EAE nazioarteko kirolaren fokuan kokatzeaz gain, mundu mailako esposizio mediatikoa izango du.

EAEn izango da Frantziako Tourraren irteera handia 2023an, Bilbon, eta beste bi etapa izango ditu. Etapa horiek Gasteiz eta Donostia lotuko dituzte, baita Gipuzkoa eta Baiona ere, eta ondoren, Frantziako lurraldera igaroko dira.

Testuinguru horretan, Basque Trade & Investment agentziak Frantziako Tourraren irteera aprobetxatuz sor daitezkeen enpresa-sinergiak aprobetxatzeko ekitaldi bat antolatuko du Business France, Okzitaniako Gobernua eta Credit Lyonnais (LCL), hau da, lasterketaren babesle nagusiarekin batera.

Erakundeen interes partekatua dela-eta, ekitaldi bat egitea erabaki da, EAEn eta Frantzian, bereziki Okzitanian, deskarbonizazioaren, energia berriztagarrien eta hidrogenoaren arloetan egiten ari diren ekimenei balioa emateko.

Helburua:

Eusko Jaurlaritzako ordezkarien asmoa da Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrien eta hidrogenoaren inguruan dituen ildo eta proiektu estrategikoak aurkeztea. Business France/Frantziako Enbaxadak, aldiz, hiru eremu horietako garapen-planak azalduko ditu, eta, azkenik, Okzitaniako Gobernuko ordezkariek sail horrek aurkezten dituen interes-eremuetan bultzatzen ari diren proiektuak azalduko dituzte, baita lankidetza/negozio aukera potentzialak ere.

Nori bideratuta:

Deskarbonizazioaren, energia berriztagarrien eta hidrogenoaren garapenaren arloan interesa duten EAEko enpresak.

 

Egitaraua

12:00
Ekitaldiaren hasiera, inplikatutako gobernuetako sailetako ordezkari gorenen eskutik (Eusko Jaurlaritza, Conseil Régional d’Occitanie).

Mikel Amundarain. Industriako sailburuordea

Jalil Benabdillah. Ekonomia, Enplegu, Berrikuntza eta Berrindustrializazioko lehendakariordea

Arantza López de Munain, Eusko Jaurlaritzaren Frantziako ordezkaria

12:15
Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrien eta hidrogenoaren inguruan dituen ildo eta proiektu estrategikoen aurkezpena

Mikel Amundarain. Industriako sailburuordea

12:30
Business France enpresaren eskutik, Frantziako intereseko sektoreetako garapen-planen eta negozio-aukeren aurkezpena

Jorge Martin, Invest in France-ko zuzendaria, Business France-n

12:40
Okzitaniako eskualdeko proiektu estrategikoak eta lankidetza-aukerak, Conseil Régional d’Occitanie-k aurkeztuak.

Jalil Benabdillah. Ekonomia, Enplegu, Berrikuntza eta Berrindustrializazioko lehendakariordea

12:55
Frantziako energia-proiektuetarako erronken eta finantzaketa-tresnen aurkezpena

Odile Doyet, Nazioarteko Bankari Seniorra
LCLren ordezkaria baieztatzeke

13:05
Tour de France-ren deskarbonizatzeko estrategia

Phillippe Sudres, Director de Comunicación,
Tour de France

13:15
Frantziako Tourreko kirol-gaurkotasunari buruzko solasaldia

Mahai-ingurua:
o Julián Gorospe
o Marino Lejarreta
Moderatzailea: Aitor Urzelai, zuzendari nagusia,
SPRI Taldea

13:40
Networking-cocktail

Tokia
Euskalduna Jauregia, Gela OC, Bilbao (Bizkaia)

Euskalduna Jauregia, Gela OC
Palacio Euskalduna, Avda. Abandoibarra, 4, 48011 Bilbao, Bizkaia



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Nazioartekotzea

6º saioa B-WOMENIN Global: Sare profesionalen garrantzia eta garapena


Cámara de Comercio, Industria y Servicios de Álava Vitoria-Gasteiz (Araba/Álava) 2024.12.03 / 17:00

Copyright © SPRI 2024