Bilatu ekitaldia

Enpresa txiki eta ertainentzako aukerak, ur-jauzi bidezko finantzaketaren bidez


2023ko azaroaren 30an 09:30etatik 13:15etara

I+G+B nazioartekotzeko bigarren jardunaldia: empresa txiki eta ertainentzako aukerak, ur-jauzi bidezko finantzaketaren bidez

Sarrera

Euskal Autonomia Erkidegoan finkatutako ETE bat bazara eta zure enpresa Europak eskaintzen dituen aukeren bidez sustatzea interesatzen bazaizu, ezin duzu galdu ur-jauziko finantzaketari buruzko bigarren jardunaldi hau. Eman izena eta aukera paregabeak izango dituzu I+G+Bko nazioarteko proiektuetan parte hartzeko. Jardunaldian, halaber, euskal ETEen proiektu arrakastatsuak ezagutu ahal izango dituzu, baita ADMA TranS4MErs, AEROS, AI Redgio 5.0, AIRISE, DEREMCO eta greenSME proiektuak Ur-jauzian finantzatzeko deialdi berriak ere, eta aholkularitza pertsonalizatua lortzeko elkarrizketa pribatuetan parte hartu.

Jardunaldiaren helburuak

Ur-jauziko finantzaketa Europako Batzordearen (EB) mekanismo bat da, enpresa txiki eta ertainei eta start-up-ei berrikuntza teknologikoak integratzen eta garatzen laguntzeko finantzaketa publikoaren bidez.

Funts horiek enpresen eskura jartzen dira, erabiltzaileek teknologia berriak haien gain hartzeko helburuarekin egindako deialdien bidez.

Mekanismo horren bidez enpresei ematen zaizkien laguntzen gehieneko aurrekontua aldakorra da, proiektu bakoitzaren helburuen arabera, baina itzuli beharrik gabeko dirulaguntza 60.000-250.000 euro ingurukoa izaten da normalean.

Jardunaldi honen helburu nagusia EAEko enpresa txiki eta ertainei ur-jauziko finantzaketaren mekanismoak eta metodologia ezagutaraztea da, euskal partaidetza duten deialdiak nabarmenduz, hurrengo sei hilabetetan abiatuko direnak. Gainera, jardunaldian zehar Aotech eta Cyber Surgery enpresen arrakasta kasuak erakutsiko dira, Enterprise Europe Network-en laguntza zerbitzuak zehaztuko dira eta deialdi horiek kudeatzen dituzten euskal erakundeei zalantzak galdetzeko aukera eskainiko zaie parte-hartzaileei.

Nori zuzenduta

Jardunaldia euskal enpresa txiki eta ertainetako eta start-up-eko pertsonei zuzenduta dago.

Elkarrizketak ur-jauzian finantzatutako proiektuen arduradunekin

Informazio-saioaren ondoren, interesa duen erakundeek aldebiko bilera bat eskatu ahal izango dute aurkeztutako ur-jauziko finantzaketa-proiektuen arduradunekin, baita ekainaren 14ko aurreko jardunaldian aurkeztutako ELBE eta Silicon Eurocluster proiektuen arduradunekin ere. Deialdiren batean interesa izanez gero, izena emateko inprimakiaren informazioa bete beharko da, dagokion deialdia identifikatuz. Betetako inprimakiak jasotzeko azken eguna azaroaren 28a izango da.

SPRIk, Innobasquek eta BEAZek Enterprise Europe Network-en (EEN) jardueren barne antolatu dute jardunaldi hau, euskal I+G+b nazioartekotzea sustatzeko helburuarekin.

Aurkezpenak deskargatu

Egitaraua

AGENDA

9:30 - 9:35
Ongi etorria

9:35- 10:00
Ur-jauziko finantzaketa: ETEentzako aukerak ohiko deialdietatik harago

Cristina Oyón. SPRI-ko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendaria.

10:00-10:45
Arrakasta kasuak

Fungi-based By-products Revalorization with real time Monitoring (FBRM) proiektua. Deialdia: B-Resilient.

Iker García. CEO. Aotech.

Feasibility study for real-time monitoring of chemical baths (RT-MonCheBa) proiektua. Deialdia: GreenSME.

Iker García. CEO. Aotech.

Cybersurgery proiektua, bizkarrezurreko kirurgiarako laguntzaile robotikoa. Deialdia: TB-MED.

Jorge Presa. CEO. Cyber Surgery.

10:45-11:15
Kafea hartzeko etenaldia

11:15-13:00
Hurrengo finantzaketa-deialdiak ur-jauzian

ADMA TranS4MErs

Laguntza eta prestakuntza manufaktura aurreratuan, ETEak eraldatzeko.
Asier Alonso. Proiektuen kudeatzailea. Tecnalia

aerOS

Europako sistema eragile meta autonomoa, eskalagarria, fidagarria eta adimenduna, hodeian IoT jarraitutasuna izateko.
Silvia Rodríguez, R&D Project Manager, Asociación INNOVALIA.

AI Redgio 5.0

Eskualdeen eta EDIHen arteko aliantza, Europako 5.0 industriako enpresa txiki eta ertainek Edgen IA bere gain hartzeko.
Francisco Buján, Senior Innovation Consultant, CARSA.

AIRISE

ETEetan aplikazio iraunkorretarako manufakturako Adimen Artifiziala.
Alberto Barrutia. Digitalizazio Teknologien ikertzailea. Lortek.
Asier Alonso. Proiektuen kudeatzailea. Tecnalia.

DEREMCO

Konposatuen industriako ekonomia zirkularreko inbertsioetarako desegitea eta birmanufaktura.
Cristina Elizetxea. Material Plastikoen, Konpositeen eta Bio-oinarritutakoen arduraduna. Tecnalia.

greenSME

Industria-enpresa txiki eta ertainei lagundu teknologia aurreratuak eta gizarte-berrikuntza lortzen, iraunkortasunaren alde.
Jaione Agirre. Ikertzailea. Tekniker.

13:00-13:15
ETEentzako laguntza-zerbitzuak: EEN eta Fast Track Innobideak

Arturo Antón, EEN Basqueko kordinatzailea, SPRI.

13:15- 15:00
Aldebiko bilerak

Informazio-saioaren ondoren, erakunde interesdunek aldebiko bilera bat eskatu ahal izango dute aurkeztutako ur-jauziko finantzaketa-proiektuen arduradunekin.
Halaber, bilerak eskatu ahal izango dituzte proiektu hauen arduradunekin:

Silicon Eurocluster

Lehiakortasuna eta erresilientzia elektronikaren balio-katean.
Cluster Gaia. Aurrez aurreko bilera.

ELBE Eurocluster

Itsasoko Energia Berriztagarriak.
Cluster de Energía. Aurrez aurreko bilera.

Tokia
Auditorio. SPRI - Edificio Plaza Bizkaia, Bilbao. (Bizkaia)

Auditorio. SPRI - Edificio Plaza Bizkaia
Alameda Urquijo, 36



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
I+G+B

I+G+B nazioartekotzeko laugarren jardunaldia: ur-jauzian finantzatuz enpresa txiki eta ertainentzako aukerak


Auditorio Edificio Plaza Bizkaia Bilbao (Bizkaia) 2024.12.02 / 09:30

Copyright © SPRI 2024