Bilatu ekitaldia

Klima, elikadura, bioekonomia, baliabide naturalak, nekazaritza eta ingurumena: I+G+Bren nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak


2023ko abenduaren 12an 09:00etatik 14:00etara

Enterprise Europe Networkeko kide diren Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta BEAZek jardunaldi hau antolatu dute Eusko Jaurlaritzarekin eta Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) elkarlanean. Jardunaldian nazioarteko lankidetzaren bidezko I+G+b eremuko proiektuak aurkezteko zenbait deialdiren berri emamango dute. Proiektu horiek EBk ekonomia lehiakor, zirkular eta jatorri biologikokoagoa izateko, eta klimatikoki neutroa, errelisientea eta ingurumenarekiko lagunkoia izateko egin beharreko aldaketari lotuta egon behar dute.

Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.

Jardunaldian zehar bilerak antolatu ahal izango dira Europako Horizon programaren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin eta Enterprise Europe Network sareko adituekin. Proiektu ideiak berrikusteko interesa izanez gero, aldez aurretik formularioa bete beharko da, elkarrizketa eskatzeko, eta nibanez@innobasque.eus edo lruizdeazua@innobasque.eus helbidera bidali. Inprimakiak aurkezteko azken eguna 2023/12/07a izango da.

Egitaraua

AGENDA

09:00
Ongietorria.

Gotzon Bernaola - Coordinador General de Innovación empresarial. Agencia Vasca de la Innovación Innobasque.

09:15
5-Clima klusterra. WP2023-2024. 2024ko deialdiak.

José Manuel González. CDTI.

9:35
6-Alimentazioa, Bioekonomia, Natur Baliabideak, Nekazaritza eta Ingurumena Klusterra. WP2023-2024. 2024ko deialdiak.

José Manuel González. CDTI.

10:15
5. eta 6. klusterren deialdien baldintza espezifikoak. Proposamen irabazlea prestatzeko funtsezko alderdiak.

José Manuel González. CDT.

10:45
Erronkak eta ikaskuntzak Europako proiektuen parte-hartzean.

Juan Riaza – Responsable I+D. Global Factor.

11:00
Kafea.

11:30
Klimari eta elikadurari buruzko ur-jauziak finantzatzeko aukerak.

Nora Ibáñez Otazua. Enterprise Europe Network. Innobasque.

12:10
EIT Climate-KIC: karbono gutxiko ekonomia eta klima-aldaketa.

Andoni Hidalgo Simón. EIT Climate-KIC.

12:30
EIT Food: berrikuntza azkartuz, etorkizunera egokitutako elikadura-sistema bat eraikitzeko.

Begoña Pérez Villarreal. Directora de EIT Food South.

12:50
I+G+b nazioartekotzen laguntzeko mekanismoak: EEN zerbitzuak.

Leire Ruiz de Azua. Enterprise Europe Network. Innobasque.

13:00
Aldebiko bilerak CDTI eta EENekin.

Aldez aurreko eskaerari lotuta. Interesatuek elkarrizketa formularioa bete eta nibanez@innobasque.eus edo lruizdeazua@innobasque.eus helbidera bidali beharko dute abenduaren 7a baino lehen.

14:00
Jardunaldiaren amaiera.

Tokia
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Zamudio (Bizkaia)

Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia
Polígono Parque Tecnológico, 203, 48170 Zamudio, Vizcaya, España

IZENA EMAN HEMEN


Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024