Nazioarteko lankidetza teknologikoa: 2024ko finantzaketa-aukerak
Sarrera
Euskal ETEa bazara, zure sektorea edozein dela ere, nazioarteko lankidetza teknologikoak zure ekoizpen-prozesuak optimizatzen eta zure produktuen edo zerbitzuen kalitatea hobetzen lagun dezake. CDTIren 2024rako Nazioarteko Deialdien Planak I+G+b nazioartekotzeko prozesuetan sartzeko aukera emango dizu, baita zure enpresak merkatu globaletan duen posizionamendua hobetu ere. Jardunaldi honetan, baliabide hauek erabili dituzten euskal enpresen kasu arrakastatsuak ere azalduko dira, eta interesa duten erakundeek aldebiko elkarrizketak egin ahal izango dituzte Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroko (CDTI) ordezkariekin.
Jardunaldiaren helburuak
Jardunaldi honen helburu nagusia EAEko enpresa txiki eta ertainei nazioarteko lankidetza teknologikoko proiektuen finantziazio-aukerak ezagutaraztea da, beren gaitasun teknologikoak indartzeko eta, aldi berean, beren produktu, prozesu eta zerbitzuek merkatu globaletan duten eragina handitzeko.
CDTIk 2024rako Nazioarteko Deialdien Plana aurkeztuko du, gaur egun zenbait herrialdeentzat irekita dagoena, hala nola Txina, Japonia, India, Malaysia, Brasil eta Txile. Aldi berean, 48 herrialderekin lankidetzan aritzeko deialdi aldebakarrekoa aurkeztuko da, hainbat eten-datarekin, ETEen arteko akordioak (Eurostars, Innowwide) eta akordio sektorialak, Prima eta urte osoan deialdi irekian funtzionatzen duten beste programa batzuk (Iberoeka eta Eureka ekimenak). AFM, Advanced Manufacturing Technologies, EUREKA klusterrek eskaintzen dituzten aukerak, hurrengo deialdiak eta laguntzen ezaugarriak aurkeztuko ditu.
Gainera, jardunaldian zehar euskal enpresen arrakasta kasuak erakutsiko dira eta Enterprise Europe Network-en laguntza zerbitzuak azalduko dira.
Nori zuzenduta
Ekitaldia I+G+Bn zuzendaritza edo teknika-erantzukizunak dituzten enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterreko edo aholkularitzako pertsonei eta ZTBESko agenteei zuzenduta dago.
Aldebiko bilerak CDTIrekin:
Informazio-saioaren ondoren, interesa duen erakundeek aldebiko bilera bat eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko. Horretarako, izena emateko formularioa bete beharko da, urtarrilaren 12a baino lehen.
SPRIk, Innobasquek eta BEAZek antolatu dute jardunaldi hau, Enterprise Europe Network (EEN) jardueren eremuan, euskal I+G+b-ren nazioartekotzea sustatzeko.
Aurkezpenak deskargatu
- Nazioarteko Lankidetza Teknologikoko Programak CDTIn
- Hitzarmen kofinantzatuak Europan: Eurostars-3, Innowwide eta hitzarmen sektorialak
- “Aplikazio industrialetarako aerogel ekologikoko estaldura isolatzaile termikoa” proiektua
- “GIGAN-2: Hiru batean sentsorea hegalen flexioan, kargetan eta errendimendu handiko aerosorgailuetarako haize-baldintzetan” proiektua
- EUREKA klusterrak
- Enterprise Europe Networken zerbitzuak nazioarteko lankidetzarako
Egitaraua
AGENDA
Alberto Fernández. Teknologia eta Berrikuntzaren zuzendaria. Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen saila. Eusko Jaurlaritza.
Pilar de Miguel, Kanpo Teknologiako Ekintza saila, CDTI
Óscar Fernández, Lankidetza Teknologikoko Zuzendari Laguntzailea, CDTI
Espainia-Malasia kooperazioa (CDTI - CDTI-MIGHT)
Javier Baztan. Diversification and New Business Manager. EIKA, S.COOP.
EUROSTARS-2 programa
Eder Murga. Operazio zuzendaria. Nabla Wind Hub
Ahmed Moussa. Business Development zuzendaria. Nabla Wind Hub
Aritz Arteche. AFM - SMART bulegoa.
Arturo Antón. Enterprise Europe Network. SPRI
Informazio-saioaren ondoren, interesa duen erakundeek aldebiko bilera bat eskatu ahal izango dute CDTIko ordezkariekin, beren ideia edo proiektu-proposamena berrikusteko helburuarekin