Testuingurua:
Poloniak balio-kate nabarmena du sektore aeronautikoan eta espazio-sektorean. Espazioko Agentzia propioa du, POLSA, 2014an eratua. Halaber, Polonia bazkide garrantzitsua da Europako enpresa ugarirentzat, eta lankidetza-proiektuetan parte hartzen dute.
Ekainaren 20an, ostegunean, POLSAko goi mailako ordezkaritza bat Euskadira etorriko da, hamaika enpresa poloniarrekin batera. Gure espazio-ekosistema ezagutzea eta euskal erakundeekin harremanetan jartzea da horien helburua.
Alderantzizko misio honek aukera ematen du Poloniako enpresa bisitarien eta POLSAren beraren jarduera arloak hobeto ezagutzeko, eta etorkizuneko lankidetza posibleetarako kontaktuak egiteko.
B2Betan elkartzeko aukera izango duten entitateak hurrengoak dira:
– ITTI // On-board Data Subsystems // Space System Software // System Design & Verification // Mission Operation and Ground Data Systems // Space Debris
– Sieć Badawcza Łukasiewicz – Przemysłowy Instytut Automatyki i Pomiarów PIAP // System Design & Verification // Space Debris // Automation, Telepresence & Robotics // Mechanisms
– SENER Poland // Mechanisms // System Design & Verification
– N7Space // Space System Software // System Design & Verification
– KP LABS // Space System Software // On-board Data Subsystems // Mission Operation and Ground Data Systems
– Scanway // Optics // On-board Data Subsystems // Optoelectronics // Automation, Telepresence & Robotics
– Cloudferro // Space System Software
– Enformatic Systems Sp. z o.o.
– Creotech // System Design & Verification // Materials and Manufacturing Processes // On-board Data Subsystems // Space Systems Electrical Power // Structures
– GMV Innovating Solutions SP. Z O.O. // On-board Data Subsystems // Space System Software // Mission Operation and Ground Data Systems // Flight Dynamics and GNSS // Space Debris
Helburua:
Euskal enpresei Poloniako enpresak ezagutzeko eta horiekin lankidetza-harremanak eta/edo harreman komertzialak ezartzeko aukera ematea da jardunaldi honen helburua.
Gainera, Euskadiren eta Poloniaren artean goi mailako loturak sortzeko balioko du ekitaldiak.
Nori bideratuta:
Espazioko sektorean jarduera duten euskal enpresak, zentro teknologikoak eta beste erakunde batzuk.
Espazioko sektorerako ekipo-ondasunen, zerbitzuen eta beste soluzio batzuen fabrikatzaileak.
Egitaraua
Hizkuntza: ingelesa
TBD
Grzegorz Wrochna jauna, CEO,
POLSA
Martín Fernández de Loizaga jauna, Deputy Director,
HEGAN