Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Marketin digitala berrikuntzarako tresna gisa


2024ko azaroaren 28an 09:30etatik 12:30etara

Marketin digitaleko berrikuntza funtsezkoa bihurtu da enpresa guztien arrakastarako. Saioan, marketin digitalak gure marken ikusgarritasuna nola handitzen duen ikusiko dugu, eta, horrez gain, negozio-aukera berriak erakartzeko eta esploratzeko tresna estrategiko eta berritzaile nola bihurtzen den ere bai. Marketin digitala beren estrategia komertzialetan arrakastaz txertatu duten enpresen kasu errealak aztertuko ditugu, bidean topatutako garaipenak eta erronkak nabarmenduz.

Saioaren edukia:

  • Marketin digitaleko berrikuntza, funtsezkoa enpresa-arrakastarako.
  • Marketin digitala negozio-aukera berriak erakartzeko tresna gisa.
  • Marketin digitala merkatuko behar berriak atzemateko tresna gisa.
  • Marketin digitala komunikazio-tresna gisa.
  • Marketin digitala merkataritza-estrategian arrakastaz txertatu duten enpresen kasu errealak.

 

Hizlaria

Urko de la Torre

ADI Revolution-eko zuzendari nagusia eta EHUko eta Deusto Business Schooleko irakasle laguntzailea. Executive MBA ESIC bidez. 8 urte baino gehiagoko esperientzia, 250 enpresa-talde eta ETE industriali [B2B] baino gehiagori, bai nazionalak, bai nazioartekoak laguntzen, estrategia komertzial eta digitalak diseinatzen eta martxan jartzen.

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Aldaketaren kudeaketa


Jornada virtual 2024.10.22 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Etorkizunerako negozio-ereduak diseinatzen


Jornada virtual 2024.10.24 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berrikuntzaren kudeaketa zure enpresaren neurrira


Jornada virtual 2024.10.29 / 09:30

Copyright © SPRI 2024