Ezagutu nola eraldatu zure inbertsioak energia-eraginkortasunean eta diru-sarreretan Energia Aurrezteko Ziurtagirien salmentaren bidez (EAE). Sektoreko adituek – Trantsizio Ekologikoko Ministerioko ordezkariek, eragile autonomikoek eta enpresa egiaztatzaileek barne – EAEko sistemaren funtzionamendua eta eragile bakoitzaren zeregina xehatuko dituzte.
Gainera, energia efizientziako neurriekin errentagarritasuna sortu duten enpresen kasu arrakastatsuak ezagutuko dituzu. Funtsezko aukera da zure estrategia optimizatzeko eta dauden pizgarriak ahalik eta gehien aprobetxatzeko.
Egitaraua
Mikel Amundarain, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia.
Víctor Marcos, zuzendari nagusia. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa.
Guillermo López, kontseilari teknikoa. Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa.
Luis de Velasco, Energia-Aurrezpeneko Ziurtagiri sistemaren arduraduna Euskadin.
Sergio Fernández, CEO DOSFER. Bitartekaria.
Borja Moral, Energia-Aurrezpeneko Ziurtagirien bulegoko arduraduna, Stratenergy. Subjektu eskuordetu edo delegatua.
Rafael Ramos, energia zergitzuen arduraduna, REPSOL. Sujektu behartua.
Verónica Sanz, Energia-Aurrezpeneko Ziurtagirien egiaztapenetan espezialista, Margube. Energia Aurrezpeneko Ziurtagiriak egiaztatzen aditua.
Moderatzailea: Energiaren Euskal Erakundea.
Teknologian egindako inbertsioen bidez energia-aurrezpen handiak lortu dituzten eta aurrezpen hori Energia Aurrezkiaren Ziurtagirien (CAE/EAZ) sisteman saltzeagatik monetizatu duten enpresa eta erakundeen kasu arrakastatsuak azalduko dira.