Bilatu ekitaldia

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


2024ko maiatzaren 9an 09:00etatik 13:00etara

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak

Saio honetan, ekoizpen-prozesuen hobekuntza sustatuko da, material metalikoen konposizioan birziklatzearen eta berrerabiltzearen bidez, arreta berezia jarriz atomizazio-teknologietan eta pulbimetalurgian. Euskal ETEen produktuak eta prozesuak optimizatzeaz gain, berrikuntza horiek jasangarritasunaren helburua lortzen laguntzen dute.

Aukera bikaina

Deep Dive hau, bereziki, EAEko industria-enpresetako gerenteei, I+Gko arduradunei, kalitate-arduradunei eta ekoizpen-arduradunei zuzenduta dago, beren produkzio-prozesuen errendimendua hobetzeko eta material eta tresna berriak sortutako balio erantsia aztertzeko. Pulbimetalurgia bezalako teknologiak oso erabilgarriak dira osagai konplexuak sortzeko, materialaren erabilera optimizatuz, eta horrek produkzioari lotutako kostuak nabarmen murriztuz. Hori guztia piezen kalitateari eta pertsonalizatzeko  aukerari uko egin gabe, eta betiere arreta jasangarritasunean jarrita.

Erabilera-kasuak eta erakustaldi praktikoak

Jardunaldi honetan BDIHren Material Aurreratuen nodoaren zerbitzuak eta aktiboak aurkeztuko dira, baita dagoeneko bukatuta dauden kasuak eta proiektuak ere. Aplikazioak eta konponbideak aurkeztuko dira hainbat sektoretan, erabilera-kasuen eta aktiboen funtzionamenduaren erakustaldi praktikoen bidez. “Hands on” saioak proposatuko dira, non bertaratuek adituengandik hurbil egoteko aukera izango dute, bai aurkeztutako aktiboekin zuzenean lan egiteko, bai beren beharrak ekipo teknikoekin kontrastatzeko eta tresna eta material horiek beren produkzio-prozesuetan modu egokian txerta daitezkeen egiaztatzeko.

Tokia
AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica, Durango (Bizkaia)

AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica
Grupo Aliendalde, 6, 48200 Garai, Bizkaia, España



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Talde-lanaren mitoak eta errealitateak


Jornada virtual 2024.05.14 / 09:30

Copyright © SPRI 2024