SPRIk antolatutako Workshop honetan, HAZIk DIRAMIL proiektuaren funtsezko alderdiak aurkeztuko ditu.
SPRIk, Euskadin erosketa publiko berritzailea sustatzeko estrategiaren barruan, HAZI FUNDAZIOAri (HAZI)ri laguntzen dio DIRAMIL Proiektuaren Erosketa Publiko Berritzailea (EPB) dinamizatzen. Proiektuaren helburua da Listeria monocytogenes eta Salmonella spp. detektatzeko gailu azkarren garapena bizkortzea, bai eta S. aureus coagulasa positiboa esne gordinean zenbatzea ere, ustiategian bertan erabil daitezkeenak, modu errazean eta berehala eta in situ emaitza ekar dezaten, esne-ustiategiak denbora errealean kontrolatzen direla bermatzeko. Horri esker, berehala neurri zuzentzaileak hartu ahal izango dituzte, eta ez dute ekoizpen-lerroan kalitate mikrobiologiko konprometituko esnerik sartuko.
Merkatuaren Aurretiko Kontsulta (MAK) amaitu ondoren, eta EPBren plegu gidariak laster abiaraztearekin batera, HAZIk DIRAMIL proiektuaren funtsezko alderdiak aurkeztuko ditu, eta ekimenaren egungo egoerari buruzko eguneratze bat emango du; MAKn parte hartu zuten enpresek, berriz, beren buruari eta teknologiari buruzko aurkezpen labur bat egiteko aukera izango dute.
Hitzaldien ondoren, hala eskatzen duten enpresen arteko aldebiko topaketak antolatzeko gune bat egongo da, baita DIRAMIL ekimenari buruzko galderak HAZIko ordezkariei planteatzeko aukera ere.
Azken eguneratzeak aurkitzeko eta DIRAMIL ekimenari buruzko informazio gehiago lortzeko, SPRIren web orriko Erosketa Publiko Berritzailearen atalean, hemen klik eginez.
Egitaraua
Erosketa Publiko Berritzaileren DIRAMIL Proiektuari buruzko Workshopa
Susana Larrea (SPRI)
Merkatuaren Aurretiko Kontsultaren emaitzak eta Lizitazioaren alderdi nagusiak - Mentzia Otxoa eta Josu Garaialde (HAZI)