Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Aliantzen kudeaketa. BERTAN BEHERA


2023ko azaroaren 9an 09:30etatik 12:30etara

Enpresa-lankidetza, estrategia gisa ulertuta, hazi, lehiakorragoak izan, gehiago eta hobeto saldu edo kanpora atera nahi duten enpresen jabetzak eta zuzendariek gero eta gehiago aintzat hartzen duten tresnetako bat bihurtu da; are gehiago, ekonomia globalizatuko testuinguru batean, hazten ari den garapen teknologikoaren eskaria dagoenean eta nazioartean merkatuak irekitzeko beharra dagoenean.

Era berean, baliozkoa da enpresa-aliantzak “salvavidas” gisa formalizatzea, azkenaldian bizi izan dugun egoera ekonomiko txarreko aldiei modu fidagarrian aurre egiteko (gaur egun, neurri handiagoan edo txikiagoan, lehengaien,  logistikaren eta/edo energiaren kostua handitzeko arrisku handia duten jarduera-sektore jakin batzuk ari dira izaten), edo enpresa-proiektu bat hasierako etapetan sendotzeko.

Online jardunaldi honetan, Enpresa-Aliantza bat diseinatu, abian jarri eta kudeatzeak dakartzan galdera eta berezitasun askori erantzuten saiatuko gara.

Edukiak:

Ikuspegi praktiko batez, honako hauek aztertuko ditugu: enpresa-aliantza baten elementu eragileak, aliantza gauzatzeak dakartzan onurak, dauden aliantzen tipologia, horien instrumentazioa eta kudeaketa, aliantza osatzen duten kideen funtzionamendua eta harremanak arautuko dituzten akordioak, konpromisoak eta gainerako klausulak jasotzen dituen Bazkideen Itunaren pean artikulatuak.

Bideratzailea:

Luis Villanueva

IKEI research & consultancy erakundeko kontseilari eta bazkide zuzendaria. Esperientzia handia du enpresa-proiektu eta aliantza berriak diseinatzen eta abian jartzen, plangintza estrategikoko prozesuetan eta Corporate Finance eta Corporate Development eragiketen aholkularitzan (hainbat industria- eta zerbitzu-sektoretako enpresen bat-egiteak eta erosketak).



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Image
Berrikuntza

WEBINAR: Consulta Preliminar al Mercado: Reto biotecnológico – Proyecto DIRAMIL (eu)


Webinar 2024.03.01 / 10:00
Image
Berrikuntza

WEBINAR: Consulta Preliminar al Mercado: Reto biotecnológico – Proyecto DIRAMIL (eu)


Webinar 2024.03.01 / 10:00
Image
Berrikuntza

WEBINAR: Consulta Preliminar al Mercado: Reto biotecnológico – Proyecto DIRAMIL (eu)


Webinar 2024.03.01 / 10:00

Copyright © SPRI 2024