Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna enpresetan: lege-esparrutik balio-ekarpenera


2024ko abenduaren 17an 09:30etatik 12:30etara

Erakunde aurreratuek proiektu partekatu bat izan nahi dute, baita hura osatzen duten pertsona guztien arteko lankidetza-esparru bat ere, eta hori garatzeko gakoak eskaini nahi dituzte, aukera-berdintasuna bermatuko duten politika eta prozesu gardenen bidez.
Jardunaldi birtual honetan, zenbait ideia emango dira, eta kudeatu beharreko alderdiei buruzko ikuspegi panoramikoa eskainiko da, erakundea aniztasunerantz, kudeaketa aurreraturantz eta berdintasunerantz bideratzeko.

Saioaren edukia:

  • Jabetzen al da nire erakundea emakumeen eta gizonen berdintasunak zer dakarren? JAR DEZAGUN ZALANTZAN GEURE ABIAPUNTUA, eta jar dezagun arreta gure erakundean.
  • Utz ditzagun sentsazioak, eta oinarritu gaitezen DATUETAN. Datuak berrikustea eta sortzen dituzten jarduerak aztertzea.
  • Alda dezakegun horretan arreta jarriz: PORTAERAK. Kulturaren eta gizarte-eraikuntzen indarra.
  • Zergatik merezi du berdintasunaren alde lan egitea. BERDINTASUNAREN 3 ARDATZAK.
  • Berdfintasunerako ESTRATEGIAK ETA TRESNAK. Diagnostikoa eta Berdintasun Plana egiteko gakoak.
  • KOMUNIKAZIO EZ SEXISTA. Gakoak. Nondik has gaitezke?

 

Hizlaria

Aurkene Redondo

Zientzia Politiketan eta Soziologian lizentziatua. Giza Baliabideetan (Deusto-ko Unibertsitatean) graduondoa, EMAKUNDEn  gizonezko eta emakumeen arteko aukera-berdintasunean ziurtatua eta homologatua; Coaching pertsonal,  betearazle eta antolaketan masterra. 20 urte baino gehiago daramatza antolaketa mota guztietako erakundeekin lanean, publiko zein pribatuetan, materia desberdinetako ikastaroak emanez eta garapen-prozesuak diseinatzen eta kudeatzen bai maila indibidualean zein taldekoan.

Izena eman


Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berritzea balioa sortuz: produktu eta zerbitzu berriak


Jornada virtual 2024.12.19 / 09:30

Copyright © SPRI 2024