Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna: Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


2020ko azaroaren 5an 09:30etatik 12:30etara

Berdintasuna: Zure enpresak berdintasunean egin behar duena

Erakunde aurreratuek proiektu partekatu bat izan nahi dute, eta lankidetza esparru bat osatzen duten pertsona guztien artean, beren garapenerako giltzarriak eskainiz, aukera berdintasuna bermatuko duten politika eta prozesu gardenen bidez.  Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresak estrategia ezarri eta kudeatzeko prozesua nola hurbiltzen den hausnartzeko.

Jardunaldi birtual honetan, hainbat nozio emango dira enpresa bat aniztasunean, kudeaketa aurreratuan eta berdintasunean kudeatzeko.

Saioaren edukia

  • Jabetzen da nire enpresa emakumeen eta gizonen berdintasunak zer dakarren? Datuak eta Kudeaketa Aurreratuaren eredua berrikusten
    • Alda dezakegun horretan arreta jarriz: PORTAERAK
    • Zergatik merezi du berdintasunaren alde lan egitea. Berdintasunaren 3 ardatzak.
    • Berdintasunerako estrategiak eta tresnak. Diagnostikoa eta Berdintasun Plana egiteko gakoak.
  • Komunikazio ez-sexista. Gakoak.

 

Bideratzailea

Aurkene Redondo

Zientzia Politiketan eta Soziologian lizentziatua. Giza Baliabideetan (Deusto-ko Unibertsitatean) graduondoa, EMAKUNDEn  gizonezko eta emakumeen arteko aukera-berdintasunean ziurtatua eta homologatua; Coaching pertsonal,  betearazle eta antolaketan masterra. 20 urte baino gehiago daramatza antolaketa mota guztietako erakundeekin lanean, publiko zein pribatuetan, materia desberdinetako ikastaroak emanez eta garapen-prozesuak diseinatzen eta kudeatzen bai maila indibidualean zein taldekoan.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Jornada virtual 2024.05.09 / 09:30

Copyright © SPRI 2024