Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira.


2020ko azaroaren 26an 09:30etatik 12:30etara

Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira.

Berrikuntza modu egituratuan kudeatzea, “etengabeko hobekuntzatik” hasi eta muturreraino, antolakundearen eremu guztietan ezinbestekoa da erakundeen testuinguruan gero eta azkarrago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren aldaketei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzaren helburua euskal enpresetan berrikuntza-estrategia indartzea da, eta, alde horretatik, SPRI eta EUSKALIT arlo horretan laguntza eskaintzeko ekimenetan ari dira lanean. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbesteko modutzat jotzen den modulu bat diseinatu da, enpresan berrikuntzaren kudeaketa aurreratua egiteko prozesuari nola heldu hausnartu ahal izateko.

Jardunaldi birtual honetan, lehiakortasun-faktorea izan daitekeen berrikuntzaren kudeaketa aktiboa eta sistematikoa egiteko zenbait ideia emango dira.

Saioaren edukia

• Berrikuntza helburuak eta estrategia izateko beharra.
• Berrikuntzari bidea ematen dion testuingurua.
• Ideiak eta proiektuak gestionatzea.
• Berrikuntza kuantifikagarria da.

Bideratzailea

Tomás Elorriaga

Duela 20 urte baino lehenagotik, BANPRO Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresako zuzendaria da. Enpresa horren espezialitateak dira: erakundeetan gogoeta estrategikoko dinamika iraunkorrak sortzea, berrikuntzan oinarritutako antolaketa ohiturak sortzea eta enpresa proiektu partekatuak bideratzea, profesionalek euskal eta europar enpresekiko konpromiso handia izatea lortuz.

Euskalit-ek koordinatua.

 

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.

 

 



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.04.23 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.04.25 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30

Copyright © SPRI 2024