Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira


2020ko urriaren 8an 09:30etatik 12:30etara

Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira

Berrikuntza modu egituratuan kudeatzea, erakundearen esparru guztietan “etengabeko hobekuntzatik” abiatuta, ezinbestekoa da erakundeen testuinguruan gero eta azkarrago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren aldaketei aurre egiteko. Eusko Jaurlaritzaren helburua euskal enpresetan berrikuntza-estrategia indartzea da, eta, alde horretatik, SPRI eta EUSKALIT arlo horretan laguntza eskaintzeko ekimenetan ari dira lanean. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, modulu bat diseinatu da. Modulu hori ezinbestekoa da enpresek hausnartu ahal izan dezaten nola ekin prozesuei antolakundean berrikuntzaren kudeaketa aurreratua egiteko, eta tresna “sinpleak baina indartsuak”, horri buruz hausnartzeko.

Jardunaldi birtual horretan, berrikuntzaren kudeaketa aktiboa eta sistematikoa egiteko ideia batzuk emango dira, epe luzera lehiakortasun-faktore jasangarria izan dadin.

 

Saioaren edukia

  • Berritzeko helburuak eta estrategiak eduki beharra.
  • Berrikuntza errazten duen testuingurua.
  • Ideien eta proiektuen kudeaketa.
  • Berrikuntza kuantifikatu egin daiteke.

 

Bideratzailea

Iñaki Arrieta

Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Aholkularia da erakunde aurreratuen estrategiaren eta diseinuaren alorrean. OTEIC Taldearen zuzendari nagusia da, eta irakasle titularra Deusto Business School eskolan. Aholkulari gisa jarduten du zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan.

Euskalit-ek Koordinatua.

 

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute  erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.

 



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.04.23 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.04.25 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30

Copyright © SPRI 2024