Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira.


2021ko apirilaren 27an 09:30etatik 12:30etara

Berrikuntza modu egituratuan kudeatzea, erakundearen esparru guztietan “etengabeko hobekuntzatik” abiatuta, ezinbestekoa da erakundeen testuinguruan gero eta azkarrago eta intentsitate handiagoz gertatzen diren aldaketei aurre egiteko.

Jardunaldi birtual honetan, berrikuntzaren kudeaketa aktiboa eta sistematikoa egiteko jarraibideak emango dira, epe luzeko lehiakortasun-faktore iraunkorra izan daitekeena eta ia sektore guztietan aplika daitekeena.

Saioaren edukia

• Berritzeko helburuak eta estrategiak eduki beharra.
• Berrikuntza errazten duen testuingurua.
• Berrikuntzaren Plan Estrategikoak (BEP) Plan Estrategiko Globalarekin (PEG) lotuta egon behar du.
• Ideien eta proiektuen kudeaketa.
• Berrikuntza zenbatu egin daiteke eta zenbatu egin behar da.

Bideratzailea

Iñaki Arrieta
Enpresa Zientzietan lizentziaduna. Aholkularia da erakunde aurreratuen estrategiaren eta diseinuaren alorrean. OTEIC Taldearen zuzendari nagusia da, eta irakasle titularra Deusto Business School eskolan. Aholkulari gisa jarduten du zenbait enpresatako administrazio kontseiluetan.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Zaintza lehiakorra, berrikuntzarako prozesu gakoa.


Webinar 2021.04.13 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako


Webinar 2021.04.15 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Berdintasuna: Zure enpresak berdintasunean egin behar duena


Webinar 2021.04.20 / 09:30

Copyright © SPRI 2021