Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Berritzea balioa sortuz: produktu eta zerbitzu berriak


2024ko abenduaren 19an 09:30etatik 12:30etara

Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea da edozein enpresaren funtsezko jardueretako bat. Saioan, produktu berriak merkaturatzeko hurbileko esperientzia batzuei buruz hitz egingo dugu, eta esperientzia horiei buruz zer aplika dezakegun. Produktua merkaturatu aurretik zer erabaki hartu behar diren, merkaturatzea nola planifikatu eta merkaturatze-fasean akatsak nola zuzendu azalduko dugu.

Saioaren edukiak:

  • Sarrera: balioa sortu eta atzitu
  • Balioa sortu
  • Bezeroak nola erabakitzen duen
  • Balioa atzitu
  • Produktu berriak merkaturatzeko antolatzea
  • Nola merkaturatzen den produktu edo berrikuntza disruptibo bat

 

Hizlaria

Iñigo Irizar

Enpresa zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), MBA (IESE, Bartzelona) eta estrategiako eta berrikuntzako espezialista MITen (Boston, US). 30 urtetik gorako esperientzia profesionala du, eta freelance gisa aritzen da sektore eta tamaina guztietako enpresen zerbitzuan. Berrikuntzako aditua da EICn eta EISMEAn, Europako Batzordearen Horizonte Europa programan.

 

Izena eman


Ekitaldiaren antolatzailea:

Copyright © SPRI 2024