Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Ekonomia zirkularra eta negozio berriak


2024ko azaroaren 14an 09:30etatik 12:30etara

Ekonomia zirkularra enpresak etorkizun jasangarri eta lehiakor baterantz aldatzeko motorra da. Hori dela eta, bereziki garrantzitsua da ulertzea nola joan eredu linealetik zirkularrera, eta nola heldu haren printzipioei, erreferente nagusiei, Europako, Estatuko eta eskualdeko arau-esparruari, bai eta merkatu-driver-ei eta kontsumo-ereduei ere. Saioan ideia horiek landuko dira, kasu praktikoak ezagutuko dira eta negozio zirkularren ereduetan sakonduko da, enpresa-estrategian txertatutako jasangarritasunari heltzeko tresna gisa.

Saioaren edukia:

  • Ekonomia zirkularrerako trantsizioa
  • Arau- eta merkatu-driverrak
  • Nola neurtu kuantitatiboki zirkulartasuna?
  • Negozio-eredu berritzaileak eta adibideak garatzeko beharra
  • Ekodiseinua ekonomia zirkularrerako tresna gisa
  • Nola definitu ekonomia zirkularrarekin lerrokatutako negozio eredu bat?

 

Hizlaria

Urko Lopez

Ikertzailea MIK Kudeaketako Ikerketa Zentroan, eta irakaslea Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea UPV/EHUn 2008an. Prestakuntza eta laguntza ematen die erakundeei zerbitzuak hedatzeko estrategia defini dezaten. Nazio eta nazioarte mailako argitalpenak ditu, eta partzuergoetako kide izan da tokiko eta Europako proiektuetan.

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.10.01 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Negoziaziorako funtsezko trebetasunak. Estrategia eta taktika


Jornada virtual 2024.10.03 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Kudeaketa ekonomikoa emaitza-kontua baino gehiago da


Jornada virtual 2024.10.08 / 09:30

Copyright © SPRI 2024