Produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzea da edozein enpresaren funtsezko jardueretako bat. Merkatua dinamikoa da. Arrazoi askoren eraginez, gustuak aldatu egiten dira. Enpresak egokitu egin daitezke eta egokitu egin behar dira. Enpresek ere aurrea har dezakete. Saioan, balioa nola sortzen den eta nola harrapatzen den azalduko dugu. Ondoren, produktu eta zerbitzu berriak merkaturatzeak balioa sortzeari eta harrapatzeari nola eragiten dion azalduko dugu. Ikastaroak atal nagusi hauek ditu:
- Sarrera: balioa sortu eta harrapatzea
- Sortu balioa
- Bezeroak nola erabakitzen duen
- Balioa harrapatu
- Produktu berriak merkaturatzeko antolatzea
- Nola jaurtitzen den produktu disruptibo bat edo berrikuntza disruptibo bat.
Bideratzailea:
Iñigo Irizar
Enpresa zientzietan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea), MBA (IESE, Bartzelona) eta estrategiako eta berrikuntzako espezialista MITen (Boston, US). 30 urtetik gorako esperientzia profesionala du, eta freelance gisa aritzen da sektore eta tamaina guztietako enpresen zerbitzuan. Berrikuntzako aditua da EICn eta EISMEAn, Europako Batzordearen Horizonte Europa programan.