Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Estrategia modu arin eta eraginkorrean definitzea eta hedatzea


2024ko azaroaren 12an 09:30etatik 12:30etara

Gaur egungoak bezalako garaietan, erabakiak arin eta ziurtasunez hartzeko gaitasuna behar-beharrezko bihurtu da era guztietako erakundeentzat. Ingurune aztoratu eta aldakor batek beharrezko egiten du, inoiz baino gehiago, plangintza-prozesu malgu eta dinamikoak izatea, emaitzak, hazkundea eta iraunkortasuna lortzera bideratutako ibilbide-orria marraztu eta eguneratzeko.

Saioaren edukia:

  • Estrategia aldaketa- eta eraldaketa-garaietan.
  • Plangintza- eta hedapen-prozesu eraginkor baterako gakoak.
  • Tresnak: Mapa estrategikoa eta Aginte Koadroa.
  • Helburuak eta adierazleak.
  • Estrategia dinamikoa: jarraipena eta etengabeko eguneratzea.

 

Hizlaria

Jose Antonio Calvo

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. Acorde Consulting enpresako zuzendari eta aholkulari seniorra. Hogei urte baino gehiago aholkulari gisa estrategian, antolaketa-eraldaketan, bikaintasunean…, sektore guztietako erakunde ugariri lagunduz. Euskalitek hainbat prestakuntza-modulutan hizlari gisa homologatua; ebaluatzaile seniorra eta ebaluatzaileen prestatzailea ere bada; baita “Certified Advisor” eta nazioarteko erreferentea EFQMren esparruan ere.

Izena eman


Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.11.07 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Ekonomia zirkularra eta negozio berriak


Jornada virtual 2024.11.14 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Talentuaren galera prebenitzea, motibazioa kudeatuz


Jornada virtual 2024.11.19 / 09:30

Copyright © SPRI 2024