Erakundeak ingurune ezezagun, aldakor eta konplexuetan bizi gara, eta bertan, dena aldatzen duten ustekabeko gertaerak gertatzen dira. Plan oro zaharkituta geratzen denez denbora gutxian, badirudi Estrategia ez dela hain beharrezkoa; baina kontrakoa da, estrategia definitzea ezinbestekoa da gaur egungo testuinguruan.
Erakunde batzuek formulazio konplexuak eta zehatzak egin behar izaten dituzte, eta, beste batzuetan, berriz, praktikoagoa izaten da pertsona guztiek ideia garbi gutxi batzuk izatea, erabaki egokiak hartzen lagunduko dietenak.
Jardunaldi birtual honetan, estrategiaren hausnarketa prozesua eta bere hedapena eta komunikazioa kudeatzeko ideiak emango dira.
Saioaren edukia
• Zer den estrategia eta haren beharra.
• Prozesu estrategikoa
• Zer informazio duzun eta ser informazio behar duzun.
• Hausnarketa sistematikoa eta partizipatiboa.
• Negozio eredua, bereizketa faktore.
• Asmotik ekintzetara.
Bideratzailea
Tomás Elorriaga
Duela 20 urte baino lehenagotik, BANPRO Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresako zuzendaria da. Enpresa horren espezialitateak dira: erakundeetan gogoeta estrategikoko dinamika iraunkorrak sortzea, berrikuntzan oinarritutako antolaketa ohiturak sortzea eta enpresa proiektu partekatuak bideratzea, profesionalek euskal eta europar enpresekiko konpromiso handia izatea lortuz.
Euskalit-ek koordinatua.
Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.