Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Estrategia. Nola lortu gure asmoak gauzatzea. (aurrez aurre)


2023ko maiatzaren 4an 09:00etatik 14:00etara

Erakundeak ingurune ezezagun, aldakor eta konplexuetan bizi gara, eta bertan, dena aldatzen duten ustekabeko gertaerak gertatzen dira. Plan oro zaharkituta geratzen denez denbora gutxian, badirudi Estrategia ez dela hain beharrezkoa; baina kontrakoa da, estrategia definitzea ezinbestekoa da gaur egungo testuinguruan.
Erakunde batzuek formulazio konplexuak eta zehatzak egin behar izaten dituzte, eta, beste batzuetan, berriz, praktikoagoa izaten da pertsona guztiek ideia garbi gutxi batzuk izatea, erabaki egokiak hartzen lagunduko dietenak.

Jardunaldi honetan, estrategiaren hausnarketa prozesua eta bere hedapena eta komunikazioa kudeatzeko ideiak emango dira.

Saioaren edukia

• Zer den estrategia eta haren beharra.
• Prozesu estrategikoa
• Zer informazio duzun eta ser informazio behar duzun.
• Hausnarketa sistematikoa eta partizipatiboa.
• Negozio eredua, bereizketa faktore.
• Asmotik ekintzetara.

Bideratzailea

Tomás Elorriaga

Duela 20 urte baino lehenagotik, BANPRO Ingeniaritza eta Aholkularitza enpresako zuzendaria da. Enpresa horren espezialitateak dira: erakundeetan gogoeta estrategikoko dinamika iraunkorrak sortzea, berrikuntzan oinarritutako antolaketa ohiturak sortzea eta enpresa proiektu partekatuak bideratzea, profesionalek euskal eta europar enpresekiko konpromiso handia izatea lortuz.

Euskalit-ek koordinatua.

Tokia
Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia, Bilbao (Bizkaia)

Colegio Oficial de Ingenieros Industriales de Bizkaia
Mazarredo 69, Bilbao



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.04.23 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.04.25 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30

Copyright © SPRI 2024