Maila globaleko konpetentziak etengabeko hobekuntza eskatzen du egunerokoan, erakundeei kalitate eta aukera gehiago eta erantzuteko denbora eta kostu gutxiago eskainiz. Errazak, epe laburreko emaitzekin eta pertsonentzako motibatzaileak diren tresnekin, barne-hobekuntzak bultzatzeko ezinbesteko moduan azaltzen dira.
Jardunaldi birtual honetan, epe laburreko emaitzekin etengabeko hobekuntzari buruzko nozio eta tresna batzuk emango dira.
Saioaren edukia
• Zergaitik da garrantzitsua etengabeko hobekuntza?
• Zer da eta zer ez da etengabeko hobekuntza. Erraztatzaileak eta hesiak.
• Erraminta eta metodologiak: MUDA, Kaizen…
• Giza osagarria.
Bideratzailea
Iñaki Buitrón
Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea). Masterra Erabateko Kalitatean eta Supply Chain Management+ Lean arloan espezializatua. Azken 15 urteotan, aholkulari eta prestatzaile gisa lan egin du honako arlo hauetan: kudeaketa; kalitatea eta bikaintasuna; prozesu hobekuntza eta eraginkortasuna (LEAN); eta Supply Chain (hornidura katea). Gaur egun, Arcinnova Consultores enpresako zuzendaria da.
Euskalit-ek koordinatua.
Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.