Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Gizartea. Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


2023ko maiatzaren 11an 09:30etatik 12:30etara

Erakunde bakoitza gizarte-sare baten parte da, eta horrek erakundearen garapena bultza dezake, edo, bestela, haren lehiakortasuna baldintzatu eta mugatu. Erakunde aurreratu batek lan egiten duen gizarte-ingurunea osatzen duten erakundeak garatzeaz arduratu beharko luke, ingurune horretan duen eragina aztertuz eta gizarte-lan eraginkorrago bat egin dezakeen jardueretan aktiboki parte hartuz, bere gaitasunekin eta balioekin bat etorriz, bere estrategia indartuz, eta ingurumen-iraunkortasuna bultzatzen duten neurriak bultzatuz.

Jardunaldi birtual honetan, gizartearekiko konpromisoaren kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira, negozioaren helburuekin koherentea eta lehiakortasun faktorea gerta dakiena.

Saioaren edukia

• Zer den eta zer ez den gizartearekiko konpromisoa, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera.
• Konpromiso soziala lehiakortasun-faktore gisa. Zergatik eta zertarako garatu gizartearekiko konpromisoa.
• Legezko betebeharrak eta erakundearen beraren izateko arrazoia edo jarduera nagusia (lehiakortasun- eta jasangarritasun-elementu gisa) betetzeaz haratago doazen ekintzak garatuz. Zer egiten dugun eta zer egin dezakegun, enpresaren helburuekin bat.
• Konpromisoa ezartzeko urratsak. Gizartearekiko konpromisoa gure kudeaketan integratuz.

Bideratzailea

Isabel Fernández
Hainbat sektoreko prestatzailea eta aholkularia kudeaketa aurreratuko sistemen eta pertsonen eta taldeen garapenaren alorretan. Masterra Enpresa Zuzendaritzan, Coach exekutibo profesionala eta Coach ontologikoa. 10.000 lan ordu baino gehiago ditu mila erdi erakundeen laguntza jardueretan. Bere pasioa da izatearen eta gauzen modu eraginkorragoak ezagutzea, komunikatzea eta transmititzea.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Negozio-ereduaren berrikuntza, arrakastaren giltzarri


Jornada virtual 2024.04.18 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa


Jornada virtual 2024.04.23 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza:Bezeroaren DNA. Bezeroari zuzendutako enpresa-kultura sortzea


Jornada virtual 2024.04.25 / 09:30

Copyright © SPRI 2024