Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Gizartea. Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa.**ATZERATUA**


2020ko maiatzaren 26an 09:00etatik 14:00etara

Erakunde guztiak sare sozial baten baitan daude, eta sare horrek haien ahalmenak sendotu ditzake, edo, aitzitik, haien garapenak eta lehiakortasuna baldintzatu eta mugatu. Hori horrela, oso garrantzitsua da gizartearekiko konpromiso garbia izatea, legeak ezarritako betebeharrez harago. Eusko Jaurlaritzak euskal enpresen berrikuntza estrategia indartu nahi du, eta, horretarako, SPRIk eta EUSKALITek arlo horretan laguntzak eskaintzeko ekimenak lantzen dituzte. Innobideak Prestakuntza programaren barruan, ezinbestekotzat hartu den modulua diseinatu da, enpresek
gizartearekiko konpromisoaren kudeaketa aurreratu bat egiteko prozesua nola hurbiltzen duten hausnartzeko.

Jardunaldi honetan, gizartearekiko konpromisoaren kudeaketa aktibo eta sistematiko bat burutzeko hausnarketa egiteko ideiak emango dira, negozioaren helburuekin koherentea eta lehiakortasun faktorea gerta dakiena.

Saioaren edukia

  • Konpromizo soziala lehiakortasun faktore gisa.
    • Gure ingurune soziala. Beharrak eta igurikimenak.
    • Enpresaren helburuekin koherentziaz bateratzea.

Bideratzailea

Isabel Fernández

Hainbat sektoreko prestatzailea eta aholkularia kudeaketa aurreratuko sistemen eta pertsonen eta taldeen garapenaren alorretan. Masterra Enpresa Zuzendaritzan, Coach exekutibo profesionala eta Coach ontologikoa. 10.000 lan ordu baino gehiago ditu mila erdi erakundeen laguntza jardueretan. Bere pasioa da izatearen eta gauzen modu eraginkorragoak ezagutzea, komunikatzea eta transmititzea.

Euskalit-ek koordinatua.

 



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Negoziazioa, arazoak ebaztea eta emaitzak hobetzea


Evento virtual 2020.10.27 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Pertsonak. Pertsona konprometituak erakunde lehiakorretarako


Evento virtual 2020.10.29 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Negozio Eredua. Negozio ereduaren berrikuntza arrakastaren gako bezala.


Evento virtual 2020.11.03 / 09:30

Copyright © SPRI 2020