Bilatu ekitaldia

Innobideak Prestakuntza: Jabetza industrial eta intelektualaren kudeaketa aktiboa eta lehiakortasun abantaila bezala


2021ko maiatzaren 18an 09:30etatik 12:30etara

Saio honen helburua da enpresei laguntzea berrikuntza-estrategiari aurre egiteko modurik onena aztertzen, jabetza industrial eta intelektualaren arloko estrategiarekin bat eginez (patenteak, diseinuak, markak, copyright-a, enpresa-sekretuak).

On line jardunaldi honetan, jabetza industrialaren eta intelektualaren kudeaketa eraginkorra egiteko eta arlo horretan estrategiak ezartzeko jarraibideak emango dira.

Saioaren edukia

•Jabetza industriala eta intelektuala (PI): zer babes daitekeen, nola eta zertarako
•Teknologiaren babesa: zertarako bai eta zertarako ez dute patenteek balio. Zer aukera daude?
•PI berrikuntza-prozesuan integratzea
•Arau-hausteen arriskuen prebentzioa
•PI zorroaren kudeaketa eta ustiapena

Bideratzailea

Ismael Igartua
GALBAIAN Intellectual Property agentziako bazkide sortzailea eta Zuzendaria da. Halaber, telekomunikazio ingeniaria, jabetza industrialaren agente ofiziala eta patente europarren agentea da. 2011n GALBAIAN sortu arte, Fagor taldearen jabetza industriala sailaren zuzendaria izan zen azken sei urteetan. Irakasle gisa jarduten du jabetza industrialari buruzko prestakuntza ikastaroetan.

Euskalit-ek koordinatua.

Ekitaldi honetan izena eman duten guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute erregistratu diren helbidean ekitaldiaren unean konektatzeko esteka batekin.



Ekitaldiaren antolatzailea:

Orobat interesa dakizuke

Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza: Gizartearekiko konpromisoa, enpresa herritar eredugarri gisa


Jornada virtual 2024.04.30 / 09:30
Berrikuntza

Innobideak Prestakuntza. Berrikuntzarako AGILE prozesuak


Jornada virtual 2024.05.07 / 09:30
Image
Berrikuntza

Deep Dive BDIH – Material aurreratuak – Pulbimetalurgia eta atomizazio-teknologiak


AZTERLAN Centro de Investigación Metalúrgica Durango (Bizkaia) 2024.05.09 / 09:00

Copyright © SPRI 2024